Enpirismoa, Ilustrazioa eta Arrazoia: Gakoak eta Kontzeptuak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,77 KB
Enpirismoa
Enpirismoa XVII. mendeko korronte filosofikoa da. Locke da sortzailea, baina Hume izan zen pentsamendu enpirista bere azken ondorioetaraino eraman zuena. Ez dugu jatorrizko ideiarik, gure pentsamendua "tabula rasa" delako, hutsik dagoelako. Zentzumenak dira jatorrizko iturri nagusia, eta ezagutza ziurra ideien ezagutza da. Esperientziatik haratago ezin dugu ezer jakin. Matematika ezagutza ziurra eskaintzen du, baina ziurtasun hori ez dator matematikaren logikatik, gizakiarengan dauden lege psikologikoengatik baizik. Aldiz, fisika zientzia probable bat baino ez da.
Ilustrazioa
Ilustrazioa XVIII. mendea da, garai horretan sortu ziren gaur egun dauden gizartearen oinarriak. Askatasuna da ezaugarri garrantzitsu bat. Hiru arrazoi mota ditu: arrazoi autonomoa, nahi duzuna pentsatzera bultzatzen zaituena; arrazoi kritikoa; eta arrazoi enpirikoa, esperientzietan oinarrituta dagoena. Erlijioan, aldiz, lehen Jainkoa zen denaren sortzaile. Gainera, denok dugu askatasuna pentsatzeko eta adierazteko nahi duguna. Aurrerapen garrantzitsu bat zientziaren bitartez natura menderatzea izan zen. Naturari dagokionez, denok askeak gara eta lege naturalen bidez gizakia antolatzen da. Tolerantzia ere beste ezaugarri bat da: gizakia pentsatzeko libre da eta hori onartu eta errespetatu behar da.
Sapere Aude
Sapere aude leloak ausart zaitez zure kabuz pentsatzera esan nahi du. Ilustrazioa eman dadin, gizakiak bi oztopo ditu: koldarkeria eta alferkeria. Nahiago duelako norbaitek zer egin esatea pentsatzea baino, eta pentsatzen duena adierazteko askatasun osoz beldurra du. Gizakia autonomoa izan behar da eta horrela adingabetasuna desagertuko zen. Autonomia izanda, heteronomia ere atzean geratzen da. Zuk nahi duzuna pentsatu eta egin behar duzulako, ez zaitu inork behartu behar zerbait egitera. Eta hori ukatzen dizkigutenak tutoreak, erlijioak dira, oztopatzen gaituztelako guk nahi duguna egiten eta pentsatzen.
Publiko eta Pribatua
Alferkeria eta koldarkeria gainditzeko arrazoia erabili beharra dago, eta hau erabiltzeko bi modu bereizten ditu Kantek:
- Arrazoiaren erabilera pribatua: informatu eta ondoren kritikatzen datzana. Legeak aldatu ahal izateko, lehenengo informatu egin behar da, eta gero arrazoia erabiliz argumentatu. Kantek ustez bakoitzak bere erabakian hartzen ditu eta libre da nahi duena egiteko.
- Arrazoiaren erabilera publikoa: erabilera pribatuan askatasuna mugatua izan behar da. Kantek dioenez, erabilera pribatuan ez da inolako askatasunik eman behar, legeak obeditu egin behar direlako eta horrela hauek zergatik betetzen diren ulertuko da.
Auto Morala
(Zer egin behar dut?) Arrazoia autonomoa da, inongo gidaririk ez duena. Guk arrazoia erabiliz hartu behar ditugu erabakiak. Moral autonomoan, gure gidaria gure arrazoia bakarrik izan behar da. Kristauek moral heteronomoa dute (esaten diotena egiten dute) eta hortan sinisten ez dutenak moral autonomoa dute. Jokatzeko modua inperatibo kategorikoa da: nik daukadan betebeharrak kontutan hartuta a priori pentsatu eta nire buruari eman behar diot agindua. Baina hala ere betebehar batzuk derrigorrezkoak dira, nahiz eta bakoitzaren printzipioekin ez etorri, legeak bete egin behar direlako. Caesar non est supra: bakoitzak bere arrazoi propioak hartzeko eskubide osoa du, gidari bakarra bakoitzaren arrazoia izanez.
Arrazoia eta Enpiria
(Zer ezagutu dezaket?) Kant hasieran arrazionalismoan murgilduta zegoen. Gero Hume enpiristaren lanak ezagutu zituenean "loaldi dogmatikotik esnatu zuen". Biak ezagutu ondoren, ondorioztatu zuen arrazionalismoak dogmatismora daramala gizakia, gauzak aldaezinak bihurtzera, eta aldiz enpirismoak eszeptizismora, ezin delako ezer ziurrik jakin. Horregatik Kantek zalantzak eduki zituen ea posible zen dogmatismoa eta eszeptizismoa gainditzea, baina Newtonen grabitazio unibertsalaren legeak ezagutu zituenean bultzada eman zion baiezkoan sinisteko. Eta biak oinarritzat hartuta bere teoria propioa egin zuen: idealismo transzendentala. Zentzumenen bidez hautematen dena (noemeno) gero arrazoiaren bitartez (a priori) dauzkagun ideietatik prozesatzen da.
Arrazionalismoa
Bi korronte. XVII. mendearen erdialdean sortutako korronte filosofikoa da. Arrazoimena da egia aurkitzeko modu bakarra. Ezin da zentzumenez fidatu, engainatu egiten baitute. Ezagutza a priorikoa defendatzen zuten, ideiak sinpleak eta ebidenteak direlako. Izaera matematiko duen metodoa, akatsgabea da ezagupen konkretuak ondorioztatzen dituelako. Gizakiaren ikuspegi dualista: gorputza eta arima. Arima bakoitzaren pentsatze kontzientzia da eta gorputza bigarren mailakoa. Mekanizismoa: unibertsoa kuantitatiboki azter eta deskriba daitekeen mekanismoa da, ez dago indar ezkuturik.