Enpirismoa: Locke, Hume eta Ezagutzaren Mugak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,09 KB

1.3. Enpirismoa Locke-rengandik Hume-renganaino: Ezaugarri Nagusiak

1. Ezagutza guztiak esperientzian hasten dira

Zuzeneko behaketan ezagututakoari deitu zioten esperientzia: nahiz kanpoko objektu sentikorretakoa (kanpoko esperientzia edo sentipena) izan, nahiz psikearen barruko operazioak (barne-esperientzia edo hausnarketa). Esperientzia, beraz, pertzepzioa da.

Lehenengo tesi hori onartzeak jatorrizko ideien existentzia ukatzera behartzen du, eta Humek erabat ukatu egin zituen. Haren ustez, adimenean dauden ideia guzti-guztiek pertzepzioetan dute jatorria eta «adimena ez da bere kabuz ideia originalik sortzeko gai».

2. Gizakiaren ezagutza ez da mugagabea, esperientziak ere mugak baititu

Bigarren tesi hori ere Arrazionalismoaren kontrakoa da: arrazionalisten ustez, metodo egoki bat aurkituz gero, arrazoimena dena ezagutzera irits liteke; ez du aldez aurreko inolako mugarik. Enpiristek, aldiz, aukera hori ukatu egiten zuten: «ezin da esperientziatik haraindi joan».

Ondorioz, Filosofiaren eremua asko murriztu zuten. Eta ezagutzaren ziurtasuna ere oso murriztua gelditu zen. Humeren ikuspuntutik, ezagutza ziurra Matematikak bakarrik eskaintzen du; baina ziurtasun hori ez dator, haren ustez, Matematikaren berezko barneko logikatik, gizakiarengan dauden lege psikologikoetatik baizik, antzekoak diren gauzak elkartzeko joera baitu gizakiak (psikologismoa).

3. Ezagutza ideien ezagutza da

Enpiristak ados daude arrazionalistekin puntu honetan: adimenak ez ditu gauzak berak ezagutzen, haietaz ditugun ideiak baizik. Horregatik, hain zuzen ere, eman zieten enpiristek hainbesteko garrantzia ideien arteko erlazioei, gizakiaren mekanismo psikologiko guztiak haien bidez azaldu nahian.

4. Arrazoimenaren kontzepzio berria: esperientziaren mugak

Hala ere, gizakiaren bizitzarako gida bakarra da, eta helburu praktikoa izan behar du.

Ondorioz, arazo moral, politiko, erlijioso, pedagogiko eta abarretara dedikatu ziren enpiristak. Metafisikari dagokionez, zientzia gisa ezinezkoa zela esan zuten eta arrazoiaren kritika zabaldu zuten.

Entradas relacionadas: