Enpirismoaren ezaugarri nagusiak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,11 KB
Enpirismoaren ezaugarri orokorrak
XVIII. mendeko filosofia korrontea da, Britainia Handian garatua. Arrazionalismoaren aurreko erreakzio bat da eta haren ideia nagusien, jaiotzetiko ideien, esperientziatik kanpo aurkitzearen eta metafisikaren kontrako kritika egin zuen. Hala ere, enpirismoa eta arrazionalismoa ezin dira kontrajarri. Enpirismoaren arabera, arrazoimena bere gaitasunez, mugez eta aplikazio eremuaz baliatzen da ezagutza ziurtatzeko.
Korronte honen egile garrantzitsuenak: Locke, Berkeley eta Hume dira. Bere ezaugarriak hauek dira:
Ezagutza oro ideien ezagutza da
Ez gauzena zuzenean. Arrazionalismoan bezala.
Ideiak esperientziatik datoz
Giza adimena ohol lau bat bezalakoa da, hasieran hutsik dagoena eta bizitzan zehar eskuratzen dituen esperientzien bidez edukiez hornitzen duena. Bere kontzeptuak kanpotik ikasi ditu. Jatorrizko ideiak ukatzen ditu. Ariman ez dago aurreko ideiarik, arbel zuri bat bezalakoa da (tabula rasa).
Ezagutzarako eredua zientzia esperimentalak dira
Arrazionalismoak metodo deduktiboa jarraitzen du (logikarako eta matematikarako baliagarria) eta enpirismoak eredu induktiboa erabiltzen du (natura ezagutzeko metodo egokia).
Matematika eta logika dira ezagutza ziurra ematen duten zientzia bakarrak
Baina natura aztertzen duten zientziak probableak dira soilik, indukzioan oinarritzen dira. Kasu partikularretatik ondorio unibertsalak ateratzen dituzte, baina kasu partikular guztiak aztertzea ezinezkoa da. Fisika zientzia probable bat besterik ez da, efektuak sortzen dituzten kausei buruzko zientzia.
Esperientzia giza ezagutzaren iturria izateaz gain, muga ere bada
Zentzumenen bidez hautematen duguna besterik ezin dugu ezagutu. Arrazoimenak ezin du ezer egin zentzumenen bidez jasotako informazioan oinarritu gabe. Ondorioz, esperientzian ematen ez diren errealitateak (arima, munduaren hasiera...) ezagutezinak dira. Gogoan ditugun ideiek esperientzian izan dute jatorria. Zentzumenek jaso ez dituzten datuen inguruan ez dago inolako ezagutzarik. Metafisikaren aurrean jarrera eszeptikoa azaltzen dute.