Enplegua eta prezioak: adierazle nagusiak eta langabezia

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,82 KB

Ekonomia-adierazleak: enplegua eta prezioak

Enplegu-politika

  • Ekonomiaren bilakaeran bi adierazle daude nagusiki: enplegu-tasak eta KPIa (Kontsumo Prezioen Indizea).
  • Langabezia gizarte garatuen arazo larrienetako bat da.

Enplegu-politika. Helburu nagusia ekonomia bateko langabezia murriztea duten planak eta prozedurak dira.

Biztanleriaren ezaugarriak

Biztanleria. Eremu geografiko jakin batean bizi diren pertsona guztien kopurua da.

Kontzeptuak

  • Biztanleria osoa
  • Biztanleria aktiboa
  • Biztanleria ez aktiboa

Tasak

  • Jarduera-tasa: biztanleri aktiboaren eta lanerako adina duten biztanleen arteko erlazioa da.
  • Langabezia-tasa: langabeen eta biztanleri aktibo osoaren arteko erlazioa da.
  • Okupazio-tasa: lan egiten dutenen eta biztanleri aktibo osoaren arteko erlazioa da.

Enplegu-estatistikak

  • Biztanleri Aktiboaren Inkesta (BAI)
  • Gizarte Segurantzako afiliazio-kopuruak

Gizarte Segurantza erakunde publikoa da, eta langilearen eta haren familiaren osasun-asistentzia eta beharrezko gizarte-prestazioak bermatzen ditu. Prestazioak jasotzeko eskubidea izateko, izena eman behar da eta kuotak ordaindu behar dira, lan egiten duten bitartean.

Estatuko enplegu zerbitzu publikoaren datuak

SEPE (Enplegu Zerbitzu Publikoa) langabezia neurtzen duen erakundea da, eta erakundean izena emanda daudenak hartzen ditu kontuan (erregistratutako langabezia). Ez du aintzat hartzen izena eman ez duten biztanle kopuru handi bat.

Langabezia-motak

Ziklikoa (koiunturazkoa)

  • Enpresa-jarduera ekimen pribatuaren gorabeheren menpe dago.
  • Hedapenak eta atzeraldiak izaten dira.
  • Langabezia gora egiten du atzeraldietan, eta hedapenetan berriz behera.

Urte-sasoikoa

  • Jarduera batzuek urteko denbora jakinetan bakarrik behar dute langileak.
  • Langabezia mota horren aurka ekoizpen-egitura dibertsifikatzea da neurri egokia.

Egiturazkoa

  • Enpresen eskaintzen duten lana eta langileen eskariak guztiz ez datozenean sortzen da.
  • Langileek gaitasun tekniko egokia ez izateak eta lanpostu baterako eskatzaile gehiegi egoteak eragiten du.
  • Langabezia mota honek kezka handiak sortzen ditu.
  • Egitura egokia ez den ekonomia dela eta sortzen da, ekoizpen jarduera atzerakorrak daudelako.
  • Teknologiarekin oso lotuta dagoen egiturazko langabezia ere bada.

Frikzionala

  • Pertsonak beren borondatez langabezian egotea da.
  • Lanean jarduteko gaitasuna izanik, denbora hartzen dutenak: ikasteko, atseden hartzeko edo aurreko lanaren ordez lan hobea bilatzeko.

Entradas relacionadas: