Enpoderamendua: boterearen birpentsamendua feminismoan

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,18 KB

Botere eta botere-harreman kontzeptuei dagokienez, herritar hezitzaile feministen lanak eta botere nozioak mundu feministan duen gero eta garrantzi handiagoak bereganatzea erraztu du.

Botere guneak

Boterea botere guneak identifikatzeko erabiltzen da. Foucault ez da erakunde batzuetara mugatu. Difuminatuagoa da. Leku guztietan dago.

Enpoderamenduaren ulermen zabala

Gaur egun, feministek enpoderamenduaren ulermen zabala dute, boterearen definizio instituzional eta formalez gain, pertsonala zein politikoa den iritzia nagusitu baita. Enpoderamendua ez da soilik erabakietan parte hartzea, baizik eta uletaraztea emakumeak gai direla eta zilegitasun osoa dutela erabakiak hartzeko. Hiru osagai hartzen ditu barne: pertsonala, erlazionala eta kolektiboa. Barruti publikoa gainditzen duen barruti subjektibo bat da eta aldaketa indibidualak suposatzen ditu: kontzientzia hartzea, autoestimu handiagoa eta norberaren bizian eragiteko ahalmen oparoagoa, baita ere eraldaketa sozial eta politikoei zuzendutako aldaketa kolektiboa.

Enpoderamendua prozesu gisa

Botere itxuren birbanaketa eta erabakien hartzea bezala definitua den enpoderamendua, urrats ezberdinetatik igarotzen den prozesu bat da. Lehenik, emakumeek kontzientzia hartu behar dute beraien mendekotasunaren atzean botere harreman desorekatuak daudela. Bigarrenik, emakumeek beraien gaitasunen inguruan konfiantza eduki behar dute, erabakiak hartzeko eta ezberdintasun egoerak aldatzeko. Hortik aurrera, antolatzea ezinbestekoa da, interes amankomunak batzeko eta giltzatzeko. Azkenik, kontzientzia hartzeak eta ekintza gaitasunak gizarte berdintsuagoak sortzeko ekintza eraldatzaileak sustatuko ditu.

Enpoderamendua estrategia politiko gisa

Young-ek dioenez, enpoderamendua gutxiengo sexual, etniko eta etikoentzako estrategia politiko bat da. Menperatuta dauden talde sozialen ikuspegien eta ahotsen ezagupen egitasmo bat da. Mekanismoak osatu eta baliabide publikoak aldarrikatu behar dira hiru ildo hauen inguruan: kideak auto-antolatzea, bere botere kolektiboaren zentzua indartzeko; taldeen parte-hartzea ebaluatzea, ikusteko nola proposamen sozialek eragiten dieten, eta beraien kabuz proposamenak piztea; eta, galdetu gabe, taldeari buruz hartutako politikak arbuiatzea. Hori dela eta, sektore publikoan, genero erakundeak sortzen dira emakumeei enpoderamendua emateko eta modu orokorrean lortzeko asmoz.

Zeharkakotasuna

Zeharkakotasun kontzeptua generoen arteko berdintasunaren ideia zabal batetik dator, gizonak, emakumeak eta bien arteko harremanak batuz. Genero zeharkakotasuna, helburu bat baino, estrategia bat da, modu egonkor eta eguneroan, prozesu politiko orokorraren barruan, generoen arteko berdintasun galderak kokatzen diren prozesu bat. Erabaki politikoetan, egitura instituzionaletan eta baliabideen banaketan, maila guztietan eta prozesu politikoetan, emakumeen eta gizonen ikuspuntuak eta interesak kontuan hartu nahi ditu, generoen arteko berdintasunaren integrazio irekia, sistematikoa eta egonkorra delako. Beraz, printzipio hori politika guztien bizkarrezurra izatea eta ekintza guztiak bustitzea bilatzen du. Estrategia horrek konpromisoa eta borondate politiko zein teknikoak eskatzen ditu.

Entradas relacionadas: