Enpresa eta Ekonomia: Funtsezko Kontzeptuak eta Definizioak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,94 KB

Esternalizazioa

Enpresa batek bere funtzioetako batzuk kanpoko enpresa espezializatu baten esku uzteko prozesua da, oinarrizko funtzioez bakarrik arduratuz. Kanpoko enpresa horrek funtzio horiek modu eraginkorragoan beteko dituelakoan egiten da. Horrela, kostuetan aurrezten da, kalitatea hobetu, arriskua murriztu eta errentagarritasuna handitu.

Deslokalizazioa

Enpresa baten ekoizpen-jarduera garapen-maila txikiagoko beste eskualde batera eramatea da, soldata baxuagoak, kostu murrizketak eta lehiakortasun handiagoa lortzeko helburuarekin. Jatorrizko herrialdean eragin negatiboak izan ditzake.

Zeharkako Zerga

Produktu edo zerbitzu bat erostean ordaintzen diren zergak dira, kontsumoa zergapetzen dutenak.

Zerga Zuzenak

Pertsonak eta enpresak zuzenean zergapetzen dituzten zergak dira, ondare bat edukitzeagatik edo errenta bat lortzeagatik.

Patenteak

Industrian aplikatu daitekeen asmakizun bat sortu duenari, berau epe batean esklusiboki ustiatzeko eskubidea onartzen zaio.

ETE (Enpresa Txiki eta Ertainak)

Langile kopuruaren eta fakturazio-bolumenaren arabera txikiak edo ertainak diren enpresak dira.

Garrantzi handia dute bai ekonomian bai gizarte-mailan, estatuko enpresen %90 osatzen baitute eta familia askori ematen baitiete lana. Kapitala pertsona bakar batena edo bazkide gutxi batzuena izaten da.

Desabantailak

  • Enpresa-prestakuntza urria: Normalean, enpresaburuek ezagutza tekniko gutxi izaten dute enpresa-kudeaketaren inguruan.
  • Finantza-gaitasun gutxi: Enpresa familiarrak izaten direnez, finantza-baliabide mugatuak dituzte.
  • Zaharkitzapen teknologikoa: Aurrerapen teknologikoetara egokitzeko zailtasunak izaten dituzte, behar adina baliabide ekonomiko ez izateagatik.

Abantailak

  • Antolakuntza malgua: Langile kopurua txikia denez, antolaketan malgutasun handiagoa dago. Ez dago aginte-maila handirik, komunikazioa errazagoa da eta erabakiak azkarrago hartzen dira.
  • Langileen integrazioa: Langileak enpresan integratuta egoten dira, ardurak hartzen dituzte eta motibazio handiagoa izaten dute.
  • Merkatuko zirrikituak aprobetxatu: Enpresa handiek merkatuan uzten dituzten espazioak aprobetxatzen dituzte, bezeroarekin harreman zuzenagoa sortuz.
  • Enplegu sortzaileak: Proportzionalki, enpresa handiek baino lanpostu gehiago sortzen dituzte.

Kartela

Kontzentrazio horizontal bat da, sektore bereko zenbait enpresen arteko elkarte bat, prezioetan eta salmenta-estrategietan ados jartzen direnak. Ilegala da eta isunak ezartzen dira.

Adibidez: Petrolio Esportatzaileen Herrialdeen Erakundea (OPEP).

Trust

Kontzentrazio bertikal bat da, enpresa-multzo bat, zeinek ekoizpen-prozesuaren fase guztiak hartzen dituen bere baitan. Helburua kostuak murriztea da.

Adibidez: REPSOL enpresak petrolioaren esplorazioa, findegia eta banaketa kontrolatzea.

Domino Efektua

Enpresa baten arrakastak edo porrotak beste enpresengan duen eragina da. Askotan, enpresa baten lanpostu zuzenez eta zeharkakoez hitz egiten da efektu hau azaltzeko.

Multinazionalak

Enpresa-multzoak dira; horietako bat matrizea da eta jatorrizko herrialdean kokatuta dago. Gainerakoak bere menpeko filialak dira eta beste herrialde batzuetan daude.

Barne Hazkundea

Enpresaren hazkundea bere baliabide propioak erabiliz gertatzen denean. Bi mota nagusi daude:

Espezializazioa

Produktu bera ekoizten jarraituz salmentak handitzen direnean.

Dibertsifikazioa

Produktu berriak ekoiztean datza.

  • Horizontala: Produktu osagarri edo ordezkagarriak ekoiztuz.
  • Bertikala: Enpresak bere gain hartzen du produktua egiteko eta banatzeko ziklo osoa edo zikloaren zati batzuk.

Entradas relacionadas: