Enpresa eta Ekonomia: Oinarrizko Kontzeptuak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,01 KB

Fakturazioa

Kontabilitatean, fakturazioa enpresa batek aldi batean zehar (urtebetea, hilabetea) saldu dituen ondasun eta zerbitzuen zenbatekoa da. Hertsiki, fakturazioa fakturaz jasotako diru-bolumena da eta salmenten bolumenaren ezberdina izan daiteke, salmenta, dagokion faktura eta diru-sarrera aldi ezberdinetan gertatu badira.

Kooperatiba

Ekonomia, gizarte eta kultura helburuetarako bazkide izeneko pertsonek osatzen duten borondatezko merkataritza-baltzu autonomoa da. Erakundearen jabetza bazkideena da eta bere kudeaketa demokratikoa da, bazkideen artean. Bazkide guztiek eskubide eta eginbehar berdinak dituzte eta irabaziak beraien artean banatzen dira.

Marketina

Marketina bezeroekiko harreman errentagarria kudeatzeari deritzogu. Bere helburua, berriz, bikoitza da: bezero berriak erakartzea balio handiagoa lortuz eta, dugun bezero kopurua mantentzea hauek asetuz.

Merkatu-segmentazioa

Marketin arloan, merkatu-segmentazioa marka batek aurrera daraman marketin-estrategia bat da, produktu generikoa gainditu eta merkatuan ezaugarri bereziak dituen produktuaren bertsio ezberdin bat diseinatu eta merkaturatzeari ekiten diona, merkatu-segmentu izeneko kontsumitzaile talde jakin bati zuzenduz eta horrela enpresak produktu bereziarekin produktu generikoarekin baino etekin edo balio erantsi handiagoa lortuko duelakoan.

Finantzazioa

Finantzazioa, finantzaketa, finantzamendua edo finantzabidea pertsona, enpresa edo beste erakunde batek finantza-baliabideak (funtsean, dirua) eskuratzeko prozesu eta ekintza da. Enpresak bazkideen ekarpenez, akzioak jaulkiz eta kanpoko finantzazioz (kredituak eta maileguak jasoz eta jesapenak jaulkiz) nahiz bere jardueran sortutako baliabideekin egindako autofinantzaketaz (amortizazioak eta hornidurak eta erreserbak, esaterako) lortzen du finantzazioa. Zorrak ordaintzeko gerorapenak eta geroko kobrantzen aurrerapenak ere finantzazio-iturri dira.

Defizita

Ekonomian, defizita diru-sarrerak diru-irteerak baino txikiagoak direneko finantza-desoreka da. Gastuak ken sarrerak da defizitaren zenbatekoa. Erakunde edo aurrekontu batek defizita duenean, defizitarioa dela ere esaten da. Aurkako terminoa superabit da, sarrerak gastuak baino handiagoak direnean. Terminoak erabilera zenbait ditu: defizit publikoa, merkataritza-defizita.

Akzioa

Akzio bat sozietate anonimo baten kapitalaren zati bat da. Sozietate horren pertsona batek duen alde bat errepresentatzen du.

Inbertsio bezala errenta aldakorra suposatzen du, ez baitu bueltatzeko finkatutako baliorik, baizik eta enpresaren martxaren arabera joango baita.

Lan-kontratua

Lan kontratua enpresaburuaren eta langilearen arteko kontratu bat da. Kontratua sinatuz, langileak zerbitzu zehatz bat egiteko betebeharra hartuko du. Trukean, enpresaburuak lansari bat eman beharko dio langileari.

Kontratu motak

Lan-hitzarmen kolektiboa

Lan-hitzarmen kolektiboa, batzuetan lan-kontratu kolektiboa edo lan-konbenio kolektiboa, sindikatu bat edo talde bat eta enplegatzaile bat/askoren (edo enplegatzaileen taldeko ordezkari bat) arteko sinadura edo hitzarmena da. Sindikaturik ezean, hitzarmen hau lor dezakete era berean langileek eurek aukeratu eta baimendutako beren ordezkariak, legediaren arabera.

Entradas relacionadas: