Enpresa eta Establezimendu Juridikoa: Kontzeptuak

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,37 KB

Enpresa Kontzeptu Juridikoa

Ekonomia unitate organiko gisa definitzen da enpresa. Ikuspegi juridikotik begiratuta, alde subjektiboa edo objektiboa bereizi dezakegu. Alde subjektiboa antolatzailearen jarduera da eta enpresa ideiari lotuko zaio. Alde objektiboa, berriz, jarduera edo ideia horren zerbitzura antolaturiko tresnak eta establezimenduak, negozio ideiak lotuko zaizkio.

Jardueraren Osagaiak

Enpresaren izaerako jarduera osagaiak hauek dira:

  • Jarduera hori ekonomikoa izan behar da.
  • Jarduera planifikatua izan behar da, zentzuzko egitasmo baten arabera.
  • Lanbide jarduera izan behar da, sistematikoa eta iraukorra.

Jardueraren helburua ondasun nahiz zerbitzuak ekoiztea edota horiek merkatuan trukatzea izan behar da.

Merkataritza-establezimendua

Enpresariak ezin izango du orokorrean bere jarduera gauzatu horretarako ondasun nahiz zerbitzu multzorik ez badu. Zuzenbidearen esparruan kontzeptu ezberdinak dira establezimendua eta enpresa. Enpresa ekonomia jarduera egiteko modua izango litzateke. Establezimendua, aldiz, ekonomia jarduera horren zerbitzura dagoen tresna multzoa izango litzateke. Enpresa egintza juridikoaren kategorian sartzen da eta establezimendua balio ekonomikoa duten ondasun instrumentalen kategorian.

Establezimenduaren Osagaiak

Establezimenduaren osagaiak azaltzerakoan esan beharra dago, establezimendua mota ezberdinetako ondasunek osatzen dutela eta establezimendu eredu bakarra ez dagoela. Establezimendu osagaiak higikorrak zein higiezinak izan daitezke, ondasun gorpuzdunak edo gorputzgabeak, ondasun kontsumikorrak eta kontsumiezinak, eskubide errealak eta kreditu eskubideak. Establezimenduaren osagaiak baturik eta koordinaturik daude helburu bera lortzeko: merkatuan ekoizpen jarduerari edo truke jarduerari zerbitzatzea. Enpresarioak bere borondatez bereiz ditzake osagai horiek establezimendutik beste batzuen bidez ordezkatuz.

Establezimendua, Sukurtsalak eta Delegazioa

Establezimendu eta sukurtsalak azaltzean, esan beharra dago enpresariaren egoitza moduan hartzen den establezimendua izango dela establezimendu nagusia. Gainerako establezimenduei sukurtsal izena ematen die legeak. Ikuspuntu juridikotik ez dago ezberdintasunik nagusiaren eta sukurtsalen artean. Sukurtsaletik aparte, badago establezimendua deszentralizatzeko beste bide bat, delegazioa hain zuzen ere.

Entradas relacionadas: