Enpresa Kostuak eta Kontabilitate Kontzeptuak
Clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,81 KB
Amortizazioa: Kontzeptua eta Motak
Amortizazioa barnean kalkulatutako kostu bat da, irizpide teknikoak erabiliz. Elkarteko ibilgetuaren kontsumoa produktura eramatea bilatzen da, lehengaiak erosten diren unetik outputa lortzen den unera arte. Ibilgetuzko inbertsioen kostua produktura eramateko, kostu-eramailea erabiliko dugu, ibilgetuaren kontsumoa kalkulatzeko unitatea.
Kostu-eramaile motak
- Fisikoak: Elementu fisiko ukigarriren baten arabera kalkulatuko da ibilgetuaren kontsumoa.
- Denborazkoak: Denbora-unitate batean oinarrituz kalkulatuko da ibilgetuaren kontsumoa.
- Nahasiak: Denbora-unitate bakoitzean kontsumitutako unitate fisikoen arabera kalkulatuko da.
Amortizazio motak
- Amortizazio historikoa: Ekitaldi bukaera arte itxaroten da, eta unitate errealetan oinarrituz kalkulatzen da ekitaldiko amortizazioa.
- Aurrez zehaztutako amortizazioa: Ekitaldi hasieran, kontsumituko diren unitateak aurreikusten dira, eta amortizazio-kuota kalkulatzen da.
- Gehigarrien metodoa: Amortizazio-kostuaren eta kostu zuzenen arteko erlazioa kalkulatzean datza.
Barne Kontabilitatea: Helburuak eta Ezaugarriak
Barne kontabilitateak elkartearen jarduera planifikatu eta kontrolatzeko oinarrizko informazioa eskaintzen du.
Helburuak
- Elkartearen jarduera planifikatu eta kontrolatzeko oinarrizko informazioa eskaintzea.
- Sail, atal eta abarren kostuak eta errendimenduak ezagutzea.
- Produktuen edo zerbitzuen kostuak kalkulatzea.
- Produktuen edo zerbitzuen industria-marjinak eta merkataritza-marjinak kalkulatzea.
Bestalde, barne kontabilitateak elkarteko izakinak eta elkarteak bere ibilgetuarentzat egindako lanak balioesteko balio du.
Ezaugarriak
- Produkzio-prozesuko adar eta sailetatik eratortzen diren kostuak eta errendimenduak kalkulatzea.
- Alternatiben gaineko informazio objektiboa lortzea.
- Kalkulu ekonomikora eta epe laburrera begira egina izatea.
Aukera Kostua: Definizioa eta Garrantzia
Aukera kostua inbertsio-erabaki batzuk hartu beharrean beste batzuk hartzeagatik sortzen diren kostuak dira. Inbertsio bat aurrera eramatea erabakitzen denean eta finantza-baliabideak produkzio-faktore zehatz batzuei lotzean, aukera-kostuak sortzen dira elkarteetan, eta uko egiten zaio baliabide horiek lortuko luketen ordainsaria jasotzeari. Beraz, sarrerek produkzio-faktoreak ordaintzeaz gain, produkzio-faktore horien aukera-kostuak ere ordaindu beharko dituzte, elkartea oreka-egoeran dagoela adierazteko.
Pertsonalaren Kostua: Motak eta Kalkulua
Pertsonalaren kostua produkzio-prozesuan sortzen den balio erantsiaren zatia da, eta bi motatakoa izan daiteke:
Motak
- Zuzena: Produktuaren produkzioari edo zerbitzuaren prestazioari barneratzen zaion giza ahaleginaren ordainketa da.
- Zeharkakoa: Produkzio-prozesuan parte hartzen ez duen gainerako pertsonalaren ordainketa da.
Helburuak
- Produktuaren lanketan sortzen den balio erantsian, pertsonalaren kostuaren partaidetza ezagutzea.
- Eskulanaren kostuari buruzko informazio erreala edukitzea, pertsonalaren estimazio estandar tekniko eta ekonomiko egokiak egin ahal izateko.
Ordainketez gain, pertsonalaren kostua osatuko dute elkartearen kargurako Gizarte Segurantzak, lantokiko segurtasunak eta higieneak, borondatezko giza kargak eta aparteko orduek ere.
Kalkuluan kontuan hartu beharrekoak
- Ordainketa-sistemak.
- Lan-jarduera.
- Eskulanaren balorazioa.