Enpresa Kudeaketa: Inbentarioa, Marketina, Banaketa eta Sustapena

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,38 KB

Inbentarioaren Kudeaketa

Izakinak

Enpresak biltegian dituen materialak dira.

Motak:

  • Lehengaiak: Transformazioaren bidez fabrikatutako produktuen parte diren izakinak.
  • Produktu amaituak: Enpresak egindakoak eta amaierako kontsumoa jomuga dutenak.
  • Salgaiak edo merkataritza-izakinak: Enpresak erositako materialak, transformaziorik gabe saltzeko eskainitako izakinak dira.

JIT Sistema (Just-In-Time)

Japonian garatu zen 80ko hamarkadan eta, ondoren, Estatu Batuetan aplikatu. Enpresak ez du produkturik ekoizten eskaera edo fabrikazio-agindu bat egon arte. Helburua inbentarioan dauden izakinen kopurua murriztea da. Xedea da inbentarioa mantentzeko ahalik eta baliabide gutxienak erabiltzea.

Merkataritza Saila

Merkaturatze-arloa enpresak ekoizten dituen ondasun eta zerbitzuak kontsumitzaileengana heltzeaz arduratzen da.

Funtzioak:

  • Merkatuaren azterketa: Kontsumitzaileen erosketa-lehentasunak aztertzea.
  • Promozioa eta produktuaren publizitatea: Bezeroari produktua ezagutzera ematea.
  • Salmentak: Salmenten bitartez, enpresak diru-sarrerak lortzen ditu.

Merkatuaren Analisia

  • Ingurune orokorraren azterketa: Legeak, teknologiak, ohiturak...
  • Lehiakideen azterketa: Kokapena, prezioak, hornitzaileak...
  • Kontsumitzailearen azterketa: Leialtasuna...
  • Merkatu-kuota: Merkatu batean enpresari dagokion salmenten proportzioa da.

Banaketa Kanalak

Kanpo-kanala produktuen lekualdaketa ahalbidetzen duten beste pertsona edo erakundeek osatzen dute.

Bitartekari Motak

  • Handizkariak: Ekoizleei edo beste handizkariei produktuak erosten dizkiete eta, ondoren, handizkariak edo xehekariak izan daitezkeen beste bitartekariei saltzen dizkiete (handizkako salmenta).
  • Xehekariak: Produktua azken kontsumitzaileari saltzen dioten bitartekariak dira (xehekako salmenta). Adibidez: dendak, supermerkatuak.

Bitartekarien Funtzioak

Bitartekariaren figurak konnotazio txarrak izan ohi ditu, kostua dakarren zerbitzu bat egiten baitu eta, beraz, azken prezioa igo egiten du. Hala ere, oso funtzio garrantzitsuak betetzen dituzte:

  • Transakzioak gutxitu.
  • Finantzaketa-funtzioak bete.
  • Logistika kudeatu.
  • Promoziorako ekintzak egin.

Bestelako Banaketa Kanalak

  • Frankizia: Ekoizleak xehekarien kontrola mantentzen du. Frankiziatuak eskatzen zaizkion ezaugarriak dituen lokala eskaintzen du eta bertako publizitateaz arduratzen da. Frankiziatzaileak produktua, marka eta publizitate orokorra eskaintzen ditu. Adibidez: McDonald's.
  • Tele-denda.
  • Ordenagailuz egindako salmenta.
  • Vending / Makina automatikoen bidezko salmenta.


Merkatu Segmentazioa

Merkatu segmentazioa kontsumitzaile talde homogeneoak identifikatzean datza, marketin estrategia egokiak diseinatzeko.

Segmentazio Mota Nagusiak

  • Geografikoa: Enpresak zona bakoitzeko kontsumitzaileek dituzten lehentasunen eta premien arabera hautatzen ditu eremu geografikoak. Adibidez, hiri edo landa eremua izatea, zer nolako eremutan kokatuta dagoen.
  • Demografikoa: Kontsumitzaileen lehentasunak adinaren, generoaren, erlijioaren arabera sailkatzen dira. Adibidez, automobil-enpresa batek gazteentzako edo helduentzako autoak eskain ditzake.
  • Psikografikoa: Nortasuna, balioak, ideia politikoak eta abar hartzen dira kontuan. Kontsumitzaileak produktuan onurak edo abantailak hautematea eragiten du. Adibidez, produktua ingurumenaren babesarekin edo elikadura osasuntsuarekin lotzea.
  • Sozioekonomikoa: Gizarte-mailarekin, diru-sarreren mailarekin eta bizitza-estiloarekin lotuta daude. Adibidez, luxuzko produktuak eta "low cost" produktuak.
  • Jokabidearen arabera: Kontsumitzaileak produktuekiko duten portaerarekin lotuta daude. Adibidez: erosketen maiztasuna eta ordutegia, edota markarekiko duten leialtasuna.




Promozioa edo Sustapena

Promozio Tresnak

  • Harreman Publikoak: Enpresak pentsatu duen irudia sortu, sendotu edo mantentzeko bultzatzen dituen ekimenen multzoa da. Adibidez, kontzertu bat finantzatzea.
  • Merchandising-a edo Salmenta Puntuko Publizitatea (SPP): Produktuari salmenta-gunean (kontsumitzaileak erosketa egiten duen lekuan) irteera ematen laguntzen dion baliabide multzoa da. Gaur egun, gune handietan eta supermerkatuetan, apaletan jarrita eta lehiakidez inguraturik dagoen produktua saldu behar da. Produktuaren marka, aurkezpena, kokapena, argiztapena, kartelak... oso elementu garrantzitsuak dira.
  • Publizitatea (Publicity): Enpresak egiten duen komunikazioa da, bere irudi korporatiboa transmititzeko. Publizitate komertzialarekiko desberdintasuna: helburua ez da zuzenean salmentak handitzea eta ez da ordaindu behar izaten mezuagatik. Adibidez, hondakin-kudeaketa hobetzeagatik sari bat lortu duela jakinaraztea.

Marketina eta Teknologia Berriak

Merkataritza Elektronikoa

Enpresa batzuen arteko harreman ekonomikoak edo enpresa baten eta kontsumitzaileen artekoak Internet bidez egitea da, ordutegi eta muga geografikorik gabe.

Abantailak:
  • Enpresentzat: Kostu-aurrezkia eta nazioarteko merkatuan sartzeko aukera kostu baxuarekin.
  • Kontsumitzaileentzat: Esfortzu eta kostu-aurrezkia, eta informazio gehiago edukitzeko aukera produktuak konparatzeko.
Motak:
  • B2B (Enpresatik Enpresara): Eskaerak egiteko edo banketxeari bezeroei ordaintzeko baimena emateko.
  • B2C (Enpresetatik Kontsumitzaileengana): Denda birtualetan erosketak egitea.
  • B2A/C2A (Enpresetatik/Kontsumitzaileengandik Administrazio Publikora): Zergak ordaintzeko, adibidez.

Azken urte hauetan, enpresek askotan erabiltzen dituzte sare sozialak kanpaina publizitarioak egiteko edo mezu bat hedatzeko.

Entradas relacionadas: