Enpresa, Lan eta Ekonomia Kontzeptuen Glosarioa

Clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,23 KB

Deslokalizazioa

Ekoizpen-jarduerak herrialde industrializatuetatik garapen-bidean dauden herrialdeetara aldatzea, garapen-bideko herrialde horietako per capita errentak baxuagoak izaten baitira herrialde industrializatuetakoak baino.

ETE (Enpresa Txiki eta Ertaina)

Enpresak sailkatzeko irizpide bat baino gehiago badago ere, langileen kopuruari eta fakturazio-bolumenari erreparatzen zaio. Sailkapen nagusiak hauek dira:

  • Enpresa Txikiak: 50 langiletik behera eta urteko 5 milioi eurotik beherako fakturazioa duten enpresak.
  • Enpresa Ertainak: 50 eta 250 langile artean dituzte, eta urteko 5 eta 10 milioi euro arteko salmentak.

Lidergoa

Pertsona batek beste batzuengan eragiteko eta haiek helburu jakin batzuk lortzera animatzeko edo motibatzeko duen gaitasuna edo trebetasuna.

Soldata

Langileak bere lan-zerbitzuak besteren kontura emateagatik dirutan edo gauzatan jasotzen dituen ordainsariak dira, izan benetan egindako lanagatik zuzenean jasotzen dituenak, izan lantzat konta daitezkeen atseden-aldiengatik jasotzen dituenak.

Sindikatua

Langileen elkarte bat da interes komunak defendatzeko sortua. Aldarrikapen ekonomikoak, sozialak eta politikoak defendatu eta lortzea dute helburu. Sindikatu askatasuna da langileen oinarrizko eskubideetako bat.

Negoziazio Kolektiboa

Lantegi, enpresa edo talde batean jarduera zer baldintzatan garatuko den adosteko, langileen eta enpresaburuen artean akordio bat lortzeko abiarazten den prozesua da.

Interes-gatazka

Bi solaskidek nork bere interesak defendatzen dituztenean, bestearen interesekin talka egiten dutenean sortzen da. Giza baliabideen kudeaketan, enpresaren xedea ahalik eta mozkin handiena lortzea da, eta langileek ahalik eta soldata eta lan-baldintza onenak lortu nahi izaten dituzte. Bi aldeek nork bere interesak defendatzean gatazka sortzen da, eta negoziazio kolektiboaren bitartez konpontzen dira desadostasun horiek.

Adimen Emozionala

Norberaren eta besteen sentimenduak aitortzeko eta horiek erabiltzeko trebetasuna da.

Lan-motibazioa

Langileak jasotzen dituen estimuluak, lan-eremuan modu jakin batean jokatzera bultzatzen dutenak.

Entradas relacionadas: