Enpresa motak eta enpresen funtzioak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB

Teknoegitura

Enpresa handi bat zuzentzea zaila da, eta ezagutza espezializatua eta talentua duten enpresari talde baten gain uzten da lan hori (ekonomistak). Pertsona talde horrek, teknoegitura deritzonak, erabaki garrantzitsuenak hartzen ditu eta enpresa gobernatzen du. Enpresa handietan, enpresaren jabetzaren (akziodunak) eta enpresaren kontrolaren (teknoegitura) arteko bereizketa ematen da.

Enpresaburu indibiduala

Irabazi asmoarekin jarduera ekonomikoa egiten duen pertsona fisikoa da, laneko kontratu bati lotu gabe. Erantzukizun mugagabea duelako, ondasun pertsonalen eta enpresakoen artean ez dago bereizketarik. Enpresaren gobernua jabeak egiten du. Abantailak: bai onurak, bai erabakiak enpresaburuak hartzea. Desabantailak: arrisku handia hartzea eta maileguak lortzeko zailtasunak. Merkataritza Erregistroan izena ematea borondatezkoa da.

Erantzukizun soziala

Kostu sozialak enpresaren jardueraren ondorioz hirugarrenek jasaten dituzten galerak dira, besteak beste, kutsadura. Horren aurrean, gizarteak enpresei erantzukizunez jokatzea eskatzen die, sortutako kalte horiei aurre egiteko eta ondorioak enpresaren gain hartuz, arreta handiagoa ondoko gaiei eskainiz:

  • Egoera ekonomikoa
  • Pertsonengana bideratutako enpresa-kudeaketa
  • Ekologia eta ingurumenaren babesa
  • Kontsumitzaileen babesa

Enpresaren funtzioa

  • Beharrizanak asetzeko ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko unitate ekonomiko gisa aritzea, erabilgarritasuna eta balioa sortuz.
  • Dimentsio soziala: enplegua eta aberastasuna sortzea.
  • Teknologia berrien ikuspegitik, berrikuntza handien sustatzailea.
  • Kostu sozialak sortzen ditu, ekologikoak eta kulturalak.
  • Helburu jakin batzuk erdiesteko eta ekoizpen-faktoreak efizientziaz koordinatuz produktuak ekoizten dituen eragile ekonomikoa.

Erabilgarritasuna eta balioa sortzen duen erakundea da, input batzuk erabiliz eta eraldaketa prozesu baten bitartez, inputak baino balio handiagoa duten eta gizakien betebeharrak asetzeko diren outputak ekoitziz.

ETE-en ezaugarriak

Merkatua txikia izatea, zuzendari ez-profesionalak eta erabakietan autonomoak izatea.

Abantailak

  • Bezeroekiko gertutasuna
  • Enpresa handien laguntzaileak
  • Malgutasuna
  • Egokitze erraza
  • Jardueraz aldatzeko erraztasuna

Desabantailak

  • Prezio altuagoak
  • Maileguak lortzeko zailtasunak
  • I+G+B-rako indar txikia
  • Hornitzaile eta bezeroengan kontrolik eza
  • Plangintza estrategikorik eza

Entradas relacionadas: