Banakako Enpresa (Autonomoa) | Bazkide bat, autonomoa: - Adin nagusikoa.
- Bere ondasunak erabiltzeko eskubidea du.
- Ez du lege-araubide berezirik.
- Enpresaren erabateko kontrola du.
| Mugagabea. | Ez dago gutxieneko kapitalik. | PFEZ: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. | - Enpresa-mota ohikoena da.
- Enpresaren erabateko kontrola du.
- Izaera fisikoa du.
- Forma juridiko egokia da enpresa txikien funtzionamendurako.
|
Ondasun-Erkidegoa | Bi bazkide edo gehiago. | Mugagabea. | Ez dago gutxieneko kapitalik (ondasunak soilik). | PFEZ: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. | - Ez du nortasun juridikorik.
- Eskritura publiko bidez eratzen da.
- Bi bazkide edo gehiago izan behar ditu.
- Kideen ekarpenen arabera banatzen dira irabaziak eta galerak.
- Autonomoen artean elkartzeko modu erraza da.
|
Erantzukizun Mugatuko Sozietatea | Bat edo gehiago. Bazkide gutxi izaten ditu normalean. | Ekarritako kapitalaren araberakoa da. | Gutxienez 3.000 €, guztiz ordainduta. | SZ: Sozietateen gaineko Zerga. | - Sozietate kapitalista mota bat da.
- Bazkide gutxik osatzen dute.
- SL: Sozietate Mugatua.
- Kapitala partaidetza izeneko zatitan banatuta dago.
- Izenaren atzetik 'Sozietate Mugatua' (edo 'S.L.') gehitu behar da.
- Enpresa hauen partaidetzak sal daitezke, partaideei lehentasuna emanez.
|
Sozietate Anonimoa | Bat edo gehiago. | Ekarritako kapitalaren araberakoa da. | Gutxienez 60.000 €. Gutxienez % 25 ordainduta. | SZ: Sozietateen gaineko Zerga. | - Sozietate Anonimoa bazkide bakarrekoa bada, pertsona bakarreko sozietatea da.
- Izenaren atzetik 'Sozietate Anonimoa' (edo 'S.A.') gehitu behar da.
- Sozietateen gaineko Zergaren bidez zergapetzen da.
- Akzioen transmisio librea.
- Jabetza akzioetan banatzen da, eta akziodunak dira jabeak.
Akziodunak- Mozkinetan (irabazietan) parte hartzeko eskubidea (dibidenduak).
- Lehentasuna akzio berriak eskuratzeko.
- Bozkatzeko eskubidea.
|
Kooperatiba-Sozietatea | 1. maila: gutxienez 3 bazkide. 2. maila: gutxienez 2 bazkide. | Ekarritako kapitalaren araberakoa da. | Estatutuetan ezarritako gutxienekoa. | SZ: Sozietateen gaineko Zerga. | - Ez dute irabazi-asmorik.
- Izenaren atzetik 'Kooperatiba Sozietatea' (edo 'Koop.') gehitu behar da.
- Soberakinen % 30 erreserbetara bideratzen da.
- Adibidez: nekazaritza-kooperatiba, irakaskuntza-kooperatiba.
|