Enpresa Planaren Egitura eta Edukia
Clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,75 KB
Enpresa Planaren Egitura
Enpresa plan batek honako atal hauek izan behar ditu:
- Proiektuaren aurkezpena.
- Merkatu azterketa.
- Marketin plana.
- Ekoizpen eta kalitate plana.
- Giza Baliabideen plana.
- Plan ekonomiko finantzarioa.
- Lan arriskuen prebentzio plana.
- Proiektuaren bideragarritasunaren analisia.
- Eranskinak.
1. Proiektuaren aurkezpena
Alderdi hauek jaso behar ditu:
- Oinarrizko datuak: Enpresaren izena eta kokapena.
- Produktuen edo zerbitzuen deskribapena.
- Produktua edo zerbitzua zein eremu eta merkatutara bideratuko dugun.
- Alderdi ekonomiko orokorrak: Inbertsioa, finantzazioa…
- Lortu nahi ditugun helburuak.
- AMIA matrizea: BARNE AZTERKETA (ahuleziak, indarrak) eta KANPO AZTERKETA (mehatxuak, aukerak).
2. Merkatu azterketa
Merkatu-azterketak alderdi hauek jaso behar ditu:
- Ingurunearen analisia: Unean uneko egoera sozioekonomikoa, biztanleriaren bilakaera, indarrean dagoen legeria eta abar aztertzen dira.
- Sektoreari buruzko alderdi orokorrak: Sektorean eskaintzen diren produktu eta zerbitzuak, osagarriak nahiz ordezkoak, merkatuaren hazkundea edo atzeraldia, eta merkatuan eragina izan dezaketen faktoreak aztertzen dira.
- Bezero potentzialak: Merkatu-azterketan zehaztu behar da nor diren bezero potentzialak eta zer ezaugarri dituzten.
- Lehiakideen analisia: Sustatzaileak izango dituen lehiakideak, beraien indarrak eta ahuleziak, kokapena, etab. jakin behar dira.
- Merkatuan sartzeko oztopoak: Merkatuan sartu aurretik bideragarritasuna aztertzeko eta produktuak edo zerbitzuak merkatuan izango duen indarra ebaluatzeko.
3. Marketin plana
Marketin-plana, azterketa ekonomiko-finantzarioan jasotako fakturazio zenbatekoa lortzeko merkaturatze estrategiak finkatzen dituen dokumentua da. Horretarako, marketing mixaren lau alderdiak landu behar dira: produktua, prezioa, sustapena eta banaketa (Product, Price, Promotion, Place).
Marketin-planak atal hauek izan behar ditu:
- Merkaturatuko den produktuaren edo zerbitzuaren deskribapena.
- Prezio estrategia: Lehiakideen prezioekin alderatzea garrantzitsua da.
- Errentagarritasunaren kalkulua: Enpresak mozkinak lortzeko behar dituen salmenta maila neurtzea.
- Salmenta politika: Salmenta taldearen osaera eta kualifikazioa definitzea, bezeroen kobratzeko epeak zehaztea, etab.
- Sustapen edo publizitate politika.
- Banaketa bitartekoak: Banaketa kostuen zenbatekoa zehaztea, esportatzeko aukerak analizatzea, etab.
- Salmenta osteko zerbitzua eta bezeroen arreta.