Enpresako Kontrol Sistemak: Motak eta Erabilera

Clasificado en Informática

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,49 KB

Kontrol sistemak langileen informazioa, sarrera-irteerak, asistentzia, aparteko orduak, txandak eta abar kontrolatzeko aukera eskaintzen duten prozesuak dira. Langile eta enpresariaren arteko harremana argiagoa izatera bultzatzen dute. Izan ere, errealitatean oinarritutako datu zehatzak sistema ezberdinetan jaso eta batek edo besteak esandakoaren artean nahasteak sortzeko aukera murriztuko da. Nahaste-egoera emango balitz, erregistroa behatu eta zalantzak argitzeko aukera eskainiz. Hala ere, jakin beharrekoa da metodo hauetaz baliatzen diren enpresek erabiltzaileen baimena behar dutela, haien inguruko erregistroak egingo baitira.

Kontrol Sistemaren Motak

1. Ordutegi Kontrolerako Sistemak

Enpresa bateko langileen sarrera eta irteera ordutegi guztiak ikuskatzen dira. Horien helburua lan egiten duten ordu kopurua, puntualtasuna eta egunean zehar gerta litezkeen gertakariak ebaluatzea da.

1.1. Txartel Bidezko Kontrol Sistemak

Sistema hauek dira gehien erabiltzen direnak. Informazioa lan horretarako prestatuta dagoen irakurle batek jasoko du eta ondoren, enpresak eskuragarri duen leku batean gordeko da.

  • Banda magnetikoa duten txartelak.
  • Gertutasun txartelak.

1.2. Kontrol Sistema Biometrikoak

Sistema oso sofistikatu eta interesgarriak dira, iruzur ohikoenak ezabatzen dituztelako. Pertsonen identitate ezberdinak egiaztatzeko erabiltzen diren teknika matematikoak eta pertsona baten portaera eta ezaugarri fisikoen inguruko estatistiken aplikazioaren bidez lortutako erantzunak dira.

  • Hatz-marken bidezko identifikazioa.
  • Biometria baskularraren bidezko identifikazioa.
  • Aurpegiko biometria.
  • Irisa edo begia eskaneatzearen bidezkoa.
  • Esku-profilaren biometria.

1.3. Beste Kontrol Sistema Batzuk

Ordutegia kontrolpean izateko beste irtenbide bat izan liteke, hain aurreratuak ez diren baina merkeagoak diren beste sistema batzuetara jotzea.

  • Time trackers (programa informatikoak).
  • Sinadura-orriak.

2. Jarduera Kontrolerako Sistemak

Sistema hauen helburua konpainiei web-orri jakin batzuetarako (sare sozialak, deskarga-programak, musika, filmak, etab.) sarbidea blokeatzeko aukera eskaintzea da.

2.1. Proxy Blokeoak

Ordenagailu baten eta web-helbidearen arteko bitartekari lana egiten duen tresna.

2.1.1. Whitelist

Erabili nahi diren web-helbideekin zerrenda bat egin eta bertara sartzeko aukera besterik ez da eskainiko. Beste web-orrietara sartzea ezinezko bihurtuz.

2.1.2. Blacklist

Erabili nahi ez diren web-helbideekin zerrenda bat egin eta bertara sartzeko baimenik gabe geratuko litzateke.

Sare sozialei dagokien URL-az gain, mezularitza-zerbitzuak edo deskarga-programak ere blokea daitezke:

2.2. Firewall edo Suebaki Sistemak

Ordenagailuaren sistema eragilean sartuta datozen sistemak dira. Horien abantaila nagusia ordenagailutik bertatik edozein programa mota edo webguneak blokeatzeko aukera eskaintzen duela da. Aldiz, desabantaila ordenagailuaren erabiltzaileak murrizketak kentzeko berezko firewallaren konfigurazioa alda dezakeela da. Beraz, hura administratzaile gisa ez gaitzea gomendagarria da.

3. GPS Bidezko Geolokalizazioa

Hainbat enpresak geolokalizazio-sistemak erabiltzen dituzte langileak non dauden jakiteko (bai enpresa barruan, bai kanpoan ere). Sistema hau flota eta ibilgailu komertzialek, salmenta-postu mugikorrek, garraiolariek eta banatzaileek erabiltzen dute, orokorrean.

Entradas relacionadas: