Enpresaren Antolakuntza Motak eta Kontrol Funtzioa
Clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,13 KB
Organigrama Motak
Formaren araberako sailkapena
- Organigrama Bertikalak: Aginte hierarkia nabarmentzea bilatzen dute; aginte gehiagokoak goialdean eta azpian menpekoak jarriz. Menpekotasun zuzeneko edo zeharkako erlazioak nabarmentzen dituzte.
- Organigrama Horizontalak: Organigrama bertikalek dituzten elementu berak dituzte, baina aginte unitatea ezkerrean kokatzen da, eta eskuinean menpekoak. Funtzioaren garrantzia hierarkiaren garrantziaren gainetik jartzen da.
- Organigrama Erradialak: Inpaktua bilatzen dute zuzendaritza maila altuenak nabarmentzeko.
Xedearen araberako sailkapena
- Organigrama Berriemaileak: Enpresaren informazio globala ematen dute.
- Analisi Organigramak: Enpresaren antolaketa osoa ematen dute.
Hedapenaren araberako sailkapena
- Organigrama Orokorrak: Enpresaren egitura orokorra adierazten dute.
- Organigrama Zehaztuak: Enpresaren departamentu zehatz baten antolakuntzari buruzko informazioa ematen dute.
Edukiaren araberako sailkapena
- Egitura Organigrama: Erlazioak osatzen dituzten unitateak irudikatzen ditu.
- Langileen Organigrama: Unitate desberdinetan dauden pertsonak adierazten ditu.
- Organigrama Funtzionala: Unitate bakoitza nola osatuta dagoen irudikatzen du.
Antolakuntza Informala
Antolakuntza formala zuzendaritzak edo enpresaren antolakuntzak aldez aurretik ezarri ez dituen erlazio pertsonalen eta sozialen multzoa da. Multzo hau bat-batean sortzen da pertsonak elkarrekin erlazionatzen hasten direnean. Kasu gehienetan, zirkunstantzia batzuen ondorioa da:
- Organigraman agertzen ez diren kideen arteko erlazio naturalak.
- Enpresarekin zerikusia ez duten gaietan liderrak agertzea.
- Enpresan arazoak egotea eta errebindikazioak egin beharra.
Beraz, antolakuntza informala bere departamentuari ez dagozkion pertsonekin erlazionatzen hasten direnean sortzen da, eta hauetan informazio ez-ofiziala transmititzen da zurrumurruen bidez. Ondorioz, enpresan antolakuntza informal bat sortzen da antolakuntza erreal bat egotearen beharra bezala. Hau da, antolakuntza formala ez badago ongi definituta, espontaneoki antolakuntza informal bat sortzen da dagoen hutsune hori betetzeko. Enpresa guztiak antolakuntza formal eta antolakuntza informal batez osatuta daude. Antolakuntza honen berri izanda, ahalik eta probetxu handiena atera behar diote antolakuntza honi, ondorioz enpresaren antolakuntzaren onerako lan egin dezan.
Kontrol Funtzioa
Zuzendaritzako azken funtzioa da. Guztia planifikazioa egin zenean aurreikusi zen bezala ateratzen dela egiaztatzen du, bai helburu orokorretan baita azpi-helburu konkretuetan ere. Planifikazio eta kontrol funtzioak oso lotuta daude, izan ere, desbiderapenak atzeman eta lehenbailehen zuzentzen saiatzen dira.
Kontrol Etapak
- Estandar batzuk markatu behar dira, normalean jotzen diren neurri batzuk.
- Jarduerak neurtu behar dira; benetan zer lortu den neurtzeko.
- Desbiderapenak zuzendu behar dira atzematen direnean. Aztertu eta hauek eragin dituzten arrazoiak zehaztu behar dira. Normalean bi arrazoi izaten dira: planak ez dira planifikatu bezala gauzatu edo plan horiek ez ziren egokienak eta lorgarriak ez ziren helburu batzuk markatu dira. Desbiderapena konpondu beharra dago.
Kontrol Teknika Desberdinak
- Auditoria: Planifikazioa egiaztatu, bai kontabilitateari dagokionean, bai baliabideen errentagarritasunari dagokionean edo enpresaren kudeaketa globalari dagokionean, hobetzeko gomendioak eginez. Barne eta kanpo auditoria bereizten ditugu.
- Aurrekontuaren Kontrola: Planifikazioan operazioaren kostuei eta salmenta diru-sarrerei buruzko zenbaki erlazioa betetzen dela kontrolatzea.
- Estatistika: Problema baten datu historikoak tratatzea, ondorioak ateratzea eta aurreikuspenak egitea ahalbidetzen du. Datu historikoekin egiten da.