Enpresaren Arlo Funtzionalak eta Sail Nagusiak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB

Hornikuntza-arloa

Hornikuntza: kanpotik materialak eta zerbitzuak lortzen ditu.

  • Materialen beharra detektatu.
  • Hornitzaileak bilatu, aukeratu eta beraiekin negoziatu.
  • Materialak jaso, biltegiratu eta banatu.

Produkzio-arloa

Produkzioa: Lehengaiak bukatutako produktuetan eraldatzen dira, horretarako teknologia zehatz bat aplikatuz.

Helburuak produktibitatea, kalitatea, fidagarritasuna eta modagarritasuna izango dira.

Merkatal-arloa

Merkatal-arloa: produktua nori saldu behar zaion, nola ezagutarazi behar den eta nola banatu behar den zehaztu beharko du.

  • Merkatua aztertu.
  • Produktua nola izango den erabaki.
  • Prezioa finkatu.
  • Produktua promozionatu.
  • Produktua banatu.
  • Produktua saldu.

Finantza-arloa

Finantzarioa: Enpresak erosten dituen materialak, instalazioak, makineria, soldatak, alokairuak, hornikuntzak... ordaindu behar ditu.

  • Inbertsio-proiektu egokienak erabaki.
  • Finantza-baliabideen beharrak finkatu.
  • Finantza-baliabideak bilatu, bere kostua kalkulatu eta baldintza hoberenak negoziatu.

Giza Baliabideen Arloa

Giza Baliabideak: enpresako giza baliabideak antolatu beharko ditu.

  • Langileak bilatu eta hautatu.
  • Langileen sailkapena, ebaluaketa eta promozioa.
  • Langileen formakuntza eta motibazioa.
  • Pertsonalaren administrazioa: lan-kontratuak, nominak eta gizarte-segurantza.
  • Lan-harremanak.

Kontabilitate-arloa

Kontabilitatea: Enpresak bere aktibitatearen ondorioz lortzen duen emaitza eta bere ondareak jasaten dituen aldaketak ezagutu beharko ditu.

  • Enpresak dituen kostuak aztertu.
  • Enpresaren eguneroko eragiketak erregistratu.
  • Fakturazioa.
  • Lortutako emaitza zehaztu.
  • Ondarearen egitura aztertu.
  • Derrigorrezko urteroko kontuak osatu.
  • Enpresaren martxa agertzen duten txostenak eta estatistikak osatu.
  • Banketxeekin dituzten eragiketak kudeatu.

Administrazio-arloa

Administrazioa: Enpresaren administrazio orokorrari dagozkion hainbat gai tratatzen dira: pertsonalaren kudeaketa, kontabilitatea, fakturazioa...

  • Enpresako akziodunekin harremanak.
  • Posta eta mezularitza.
  • Artxiboak.
  • Telefonogunea.
  • Publikoari arreta.

Zuzendaritza eta Kontrola

Zuzendaritza eta kontrola: Berak finkatuko ditu enpresaren helburu orokorrak.

Ondorengo eginkizunetan laburtu daiteke:

  • Helburuak finkatu.
  • Planifikatu.
  • Antolatu.
  • Kudeatu.
  • Kontrolatu.

Entradas relacionadas: