Enpresaren Finantzazio Iturriak
Clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,25 KB
Lau irizpideren arabera sailka daitezke:
Finantziazio iturria itzultzeko epearen araberako sailkapena:-Epe laburreko finantziazio iturriak: Itzultzeko epea urte bat baino laburragoa da, hala ola hornitzaileen kredituak eta bankuen maileguak.-Epe luzerako finantziazio iturriak: Itzultzeko epea urte bat baino luzeagoa da. Horrelakoak dira galdagarritasun epe zehaztugabea edo mugagabeak (kapitalak eta erreserbak).Jatorriaren araberako sailkapena:-Barne finantziazioa : banatu gabeko mozkinak eta hornidurak eta amortizazio kuotak.-Kanpo finantziazioa: Sozietatearen kapitala, maileguak, enpresa funtzionatzeko kredituak, etab.Jabetzaren araberakoa:-Baliabide propioak: Kapitala eta erreserbak.-Besteren finantziazioa: Mailegu, kreditu eta jasapen-mota, epe laburrekoak nahiz luzekoak.Baliabideak lortzeko moduaren araberakoa:-Berezko finantzio iturria: Hornitzaileei kreditura ordaintzen zaizkien fakturak-Negoziatutako finantziazio iturriak: Kontratu bidez lortzen dira. Enpresak kontratatutako kredituak eta maileguak.
FINANTZAZIO-ITURRIAK, TITULARTASUNAREN ARABERA Kanpoko baliabide propioak
Sozietatearen kapitala: sozietatea osatzen duten bazkideek egindako ekarpenak eta kapital zabalkuntzak osatzen dute. Nork? pertsonak, enpresak, enpresa taldeek.-Administrazio laguntzek emandako diru laguntzak: Enpresak doan jasotzen ditu jarduera jakin bat egiteko.Barneko baliabide propioak:Erreserbak: enpresak banatu gabeko mozkinak dira. Hiru mota daude: Legezkoa: legearen araberakoa Estatuerreserba: enpresaren estatuaren araberakoa. Borondatezkoa: ohiz kanpoko mozkinen bidez lortzen da.-Amortizazioa: Ekitaldi ekonomikoaren amaieran enpresaren aktiboen balio galera kalkulatzea da. Balio hori produktuaren kostuari gehitzen zaio.- Hornidurak: Etorkizunean izango duen gastu bati aurre egiteko sortzen duen funtsa da.Epe luzerako besteren finantziazio- baliabideak:-Epe luzerako maileguak: kreditu erakundeekin sinatzen dituen maileguak, finantziazioa lortzeko. Dirua interesekin itzuli behar da.-Jesapenak: enpresak sortzen ditu kreditu-tituluak dira eta kaleko jendeak edo beste enpresek erosten dituzte. Errenta finkoko baloreak dira, aurretik dakitelako zenbateko interesak lortuko dituzten.-Leasinga: Enpresa finantzatzeko modua da. Aktibo finkoko elementuak erosteko erabiltzen da. Errentamendu kuotak ordaindu behar dira.-Rentinga : ondasun higigarriak eta higiezinak epe luzean alokatzeko modia. Kontratu honetan epe jakin batean hileko errenta finko bat ordaintzeko konpromisoa hartzen du errentariak.
EPE LABURREKO BESTEREN BALIABIDEAK
Epe laburreko maileguak: Epe laburreko banku-kredituak Kontuko zorpekoa (números rojos): ez da ez ohiko ez komenigarria, interes altuak eskatzen baititu. + Kontu korrontean duzun soldata baino diru gehiago erabiltzen baduzu (números rojos) Kreditu-kontua: Finantza-bitartekoak nahi ditu baina ez daki zenbat zehazki. + Taloiak eginez erabil dezake. + Ondoren erabilitakoagatik interesak igo komisioa ez erabiltzeagatik. + Enpresak kontratu bat sinatu finantza-erakunde batekin, eta horrek muga bat duen kontu korronte bat emango dio. Merkataritza-kreditua: Enpresak hornitzaileei egindako erosketak zorretan uztean lortzen duen finantziazio automatikoa da. Efektu-deskontua: Epemuga igaro baino lehen letrarenbaten balioa eskuratu nahi bada, hau kreditu erakundeari ematen zaio eta honek guri balio hori ematen digu eta bezero edo zordunak berari ordaintzen dio. Factoringa: Nik faktura bat baina gehiago dauzkat kobratzeko eta dirua ya behar dudanez faktore-enpresa bati salduko dizkiot horrela berak momentuan itzuliko dit dirua eta fakturaren dirua berari emango diote nireak ya ez direlako izango. Confirminga: Nere faktura bankuari esan ordaintzen juteko. (hornitzaileekin) Finantziazio-funts espontaneoak: Langileen soldatak hilabete bakoitzaren amaieran kobratu ohi dituztenak.