Enpresaren Finantzazioa: Iturriak eta Motak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,17 KB

Enpresaren Finantzazioa

Enpresak zorrei aurre egiteko behar dituen baliabide ekonomikoak lortzea da finantzazioa, finantzazio-iturriak baliabide likido edo ordainbide horiek izanik.

Finantzazio-motak

1. Jabetzaren arabera:

  • Berezko baliabideak: Enpresarenak dira, eta ez dira inoiz itzuli behar. Amortizazioak eta hornidurak ere barne hartzen dira.
  • Besteren baliabideak: Maileguan eskatzen dira, eta epe jakin batean itzuli behar dira interes batzuekin batera. Horien barruan daude:
    • Epe luzeko besteren baliabideak: urtebete baino gehiagotan itzuli beharko direnak.
    • Epe laburreko besteren baliabideak: urtebete baino gutxiagoan itzultzen direnak.

2. Jatorriaren arabera:

  • Barne-finantzazioa: Enpresak berak sortzen dituen funtsak (autofinantzaketa), hala nola erreserbak, amortizazioak eta hornidurak.
  • Kanpo-finantzazioa: Kanpotik lortutako baliabideak dira, bai bazkideen ekarpenen bidez, bai obligazioak jaulkiz, maileguak edo besteren beste edozein finantzazio mota.

3. Iraupenaren arabera:

  • Kapital iraunkorra (epe luzekoak): Denbora luzez irauten dute enpresan. Baliabide propioak (ondare garbia) eta urtebete baino gehiagotan itzuli behar diren funtsak dira (pasibo ez-korrontea).
  • Epe laburreko kapitalak: Epe laburrean itzuli beharreko funtsak dira, hala nola hornitzaileen kredituak edo urtebete baino gutxiagoan itzuliko diren banku-maileguak (pasibo korrontea).

4. Lortzeko moduaren arabera:

  • Finantzazio espontaneoa: Enpresaren eguneroko eragiketetatik sortzen dira, eta ez dute kontraturik behar.
  • Negoziatutako finantzazioa: Ez dira espontaneoak, hau da, kontratu bat formalizatzea eskatzen dute (kredituak, maileguak...).

Kanpoko baliabide propioak

Enpresaren kanpotik datozenak dira eta inoiz ez dira itzuli behar. Kapital sozialak eta Administrazio Publikoak emandako dirulaguntzek osatzen dute.

Barneko baliabide propioak

  • Erreserbak: Enpresak banatu gabeko mozkinak dira. Hainbat motatako erreserbak daude: legezkoak (legeak finantzatzen ditu), estatutukoak (enpresaren estatutuek finkatzen dituzte) edo borondatezkoak.
  • Amortizazioa: Ekoizpen-ekipoek galdu duten balioaren kalkulua da. Enpresaren beste kostu bat bezala islatzen da.
  • Hornidurak: Etorkizunean gerta litezkeen gastuak edo galerak estaltzeko gordetzen diren funtsak dira.

Autofinantzaketaren abantailak eta desabantailak

Abantailak:

  • Likidezia lortzeko aukera ematen du mailegurik eskatu gabe eta interesik ordaindu gabe.
  • Ezinbestekoak dira ETEentzat, oso zaila baitute epe luzerako finantzaketa lortzea.
  • Autonomia eta ekintza-askatasun handiagoa ematen du.

Desabantailak:

  • Poliki sortzen dira.
  • Bazkideei gutxiago banatzen zaizkie mozkinak.
  • Kostu espliziturik ez dagoenez (interesak), errentagarritasun txikiko inbertsioetan erabiltzeko arriskua dago.

Epe luzeko besteren finantzaketa

Enpresak urtebetetik gorako epean maileguan eskatzen dituen funtsak dira. Aldi hori amaitzean, enpresak interes batzuekin itzuli behar ditu.

Leasing

Erosteko aukera ematen duen errentamendu-kontratua da, eta ekoizpen-ekipo bat behar duen enpresari aukera ematen dio hura edukitzeko, kuota bat ordaintzearen truke. Behin errentamendu-epea amaituta, enpresak kontratuan finkatutako askoz prezio merkeagoan eros dezake, kontratua berritu edo ekipoa itzuli.

Kreditu-kontua vs. Banku-mailegua

Kreditu-kontua:

  • Enpresak eskuragarri ditu funtsak, erabiltzeko edo ez.
  • Interesak erabilitako diruagatik bakarrik ordaintzen dira, eta gainerakoagatik, komisio bat.
  • Dirua itzultzeko epea urtebetetik beherakoa da.

Banku-mailegua:

  • Enpresak maileguaren zenbateko osoa jasotzen du lehen egunetik.
  • Interesak mailegu osoagatik ordaintzen dira.
  • Dirua itzultzeko epea epe luzera edo laburrera izan daiteke.

Entradas relacionadas: