Enpresaren Helburuak eta Funtzionamendua: Arloak eta Eragile Ekonomikoak
Clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,54 KB
Enpresa Bakoitzak Berarentzat Izendatzen Dituenak (Helburuak)
- Xedea: Enpresak unitate ekonomiko moduan duen zioa da.
- Ikuspegia: Enpresaren etorkizuneko irudia da.
- Baloreak: Enpresaren jarduteko ereduaren oinarriak diren printzipio etikoak dira.
- Helburuak: Epe jakin batean lortu nahi diren helburuak, ingurunea kontuan izan da eta ingurunearen aldaketara egokituz.
- Azpihelburuak: Helburuak garatzen dituztenak dira eta epe laburrekoak izaten dira.
Helburu Arteko Gatazka
Helburuen artean gatazka sor daiteke, beraz, beharrezkoa da horiek priorizatzea edo lehenestea.
- Estatuak eta administrazio publikoak: Dagozkien zergak ordaindu beharko dituzte.
- Enpresaburu profesionalaren helburuak: Kudeaketa ona egitea, enpresa haztea eta inbertsioak hobetzea.
- Langileak: Soldata hobea jaso nahiko dute, lan baldintzak hobetu eta lan egonkortasuna handitu.
- Bankuak: Enpresari utzitako maileguak bueltatu eta interesak jaso nahi dituzte.
- Bezeroak: Enpresek beraien konpromisoak betetzea espero dute.
- Hornitzaileak: Enpresak ezarritako konpromisoak betetzen ahaleginduko dira, eta ordainketa esandako epean jasotzea espero dute.
Enpresaburuaren Funtzionamendua
Enpresaren elementu guztiak koordinatzeko eta aurretik zehaztutako helburuak lortzeko, enpresak hainbat funtzio-arlo ditu, eta elkarrekin jarduten dute:
Merkaturatze Arloa
Kontsumitzaileei ekoitzitako produktuak eta zerbitzuak helarazteko beharrezkoak diren jarduerek osatzen dute. Bi eginkizun nagusi ditu:
- Lehenengoa, ekoizpenaren aurrekoa: Kontsumitzaileen premiak aztertzen ditu, merkatu-azterketaren bidez.
- Bigarren eginkizuna, produktua ekoitzi ondoren betetzen da: Produktua saltzeko politika komertzial egokiena diseinatu behar da.
Ekoizpen Arloa
- Lehengaien hornidura kontrolatzen du.
- Ondasun eta zerbitzuen ekoizpena kudeatzen du.
Inbertsio eta Finantzaketa Arloa
Enpresak bere funtzionamendurako behar dituen funtsak bildu behar ditu, inbertsio-politikaren arduradun izateaz gain. Enpresako arlo guztiek finantzaketa behar dute. Arlo horiek onartu eta enpresaren aurrekontura egokitu behar ditugu.
Giza Baliabideen Arloa
- Pertsonak aukeratu eta kontratatzen ditu.
- Langileak antolatzen ditu.
- Lanpostuen ezaugarriak zehazten ditu.
Errentaren Fluxu Zirkularra
Errentaren fluxu zirkularrean, agente ekonomikoen artean sortzen diren trukeak islatzen dira. Bi merkatu motatan elkartzen dira:
- Ekoizpen-baliabideen merkatua: Familiak saltzaileak dira eta enpresak erosleak.
- Ondasun eta zerbitzuen merkatua: Enpresak saltzaileak dira eta familiak erosleak.
Familiek ekoizpen-baliabideak (lurra, lana eta kapitala) saltzen dizkiete enpresei. Horien truke, enpresek familiei soldatak, alokairuak eta interesak ematen dizkiete. Enpresek familiei ondasun eta zerbitzuak eskaintzen dizkiete, eta familiek enpresei horien truke dirua ematen diete.
Familiek eta enpresek irabazitako diru-sarreretatik zati bat zergak ordaintzeko erabiliko dute sektore publikoari. Horren truke, sektore publikoak familiei eta enpresei ondasun eta zerbitzu publikoak, dirulaguntzak eta subentzioak emango dizkie.