Enpresaren kontzeptua eta sailkapen motak
Clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,91 KB
1. Enpresa eta enpresaburua
Enpresa modu ezberdinetan defini genezake. Espainiako Errege Akademiak, besteak beste, honako interpretazio hauek eskaintzen dizkigu:
- Adorearekin hasten den ekintza nekeza eta zaila.
- Gauza bat egiteko ahalegina edo helburua.
- Aurrera eraman den saioa edo lana, bereziki, horretan pertsona batzuk parte hartzen dutenean.
- Produkzio-faktore gisa, kapitalak eta lanak osatutako erakundea eta jarduera industrialera, merkataritzara edo zerbitzuak eskaintzera bideratua, irabazi-asmoa duena, horrek duen erantzukizuna kontuan hartuz.
Horiek guztiak bat datoz funtsezko bi alderditan; horiek gabe ez dago enpresarik. Honako hauek dira alderdi horiek:
- Zerbait zehatza egiteko borondatea, eta normalean horren plangintza aurrez eginda egoten da.
- Egingo den lan edo ekintzan pertsonek parte hartzea.
1.1 Enpresak jarduera-sektoreka sailkatzea
Hauetan bereizten direnei sektore ekonomikoak deitzen zaie:
- Lehen sektorea: Talde honetako enpresek duten jarduerek naturarekin lotura estua dute, naturatik ateratzen baitituzte produktuak.
- Bigarren sektorea: Honi industria-sektorea ere deitzen zaio. Talde honetan ondasun fisikoak maneiatzen edo produzitzen dituzten enpresak sartzen dira. Hauetan, lehen sektorean edo bigarren sektorean bertan lortutako produktuak eraldatzen dira eta, ondorioz, produktu ezberdin bat lortzen da.
- Hirugarren sektorea: Zerbitzu-sektorea ere deitzen zaio. Sektore honetan lehen eta bigarren sektoretik datozen zerbitzuak eta ondasunak jendeari eskaintzen dizkion enpresa-jarduera oro sartzen da. Talde honetan dendak, garraioak, irakaskuntza, osasuna, ikuskizunak, bankuak, komunikabideak, aseguruak eta abar sartzen dira.
1.2 Enpresen sailkapena tamainaren arabera
Lau enpresa-talde nagusi bereiziko ditugu:
- Mikroenpresa: 1 eta 10 langile artean dituena.
- Enpresa txikia: 11 eta 50 langile artean ditu, edo bere negozio-bolumena urtean 127,82 milioi euro baino gutxiagokoa da.
- Enpresa ertaina: 250 langile izatera ez da iristen, edo bere negozio-bolumena urtean 255,65 eta 511,29 milioi euro bitartekoa da.
- Enpresa handia: Enpresa ertainaren zifrak gainditzen direnean enpresa handia dela esango dugu.
ETEEen garrantzia ekonomian
ETEE (Enpresa Txiki eta Ertainak, gaztelaniaz PYME) izenarekin ezagutzen dira mota honetako erakundeak. ETEEk gure lurraldean duten garrantziaz ohartarazteko, honako datu hauek aipatuko ditugu:
- Enpresa guztien % 99 osatzen dute.
- Industriako langileen % 60k bertan egiten dute lan.