Enpresaren Kudeaketa: Funtzioak, Plangintza eta Antolaketa

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,73 KB

Kudeaketa Funtzio Nagusiak

Plangintza

Helburu batzuk ezarri eta horiek lortzeko estrategiak zehaztea, enpresaren politika zehaztea eta erabakiak hartzeko irizpideak finkatzea, betiere enpresaren helburuak lortzeko xedez.

Antolaketa

Egitura bat diseinatzea xede duen funtzioa da. Ongi zehazten du enpresako kide bakoitzak zer zeregin dituen, bai eta zer erantzukizun eta aginte-maila duen ere. Horrez gainera, antolaketak badu beste helburu bat: egoki ordenatzea zereginen artean nahiz enpresaren funtzionamendu-arlo guztien artean sor daitezkeen harremanak.

Kudeaketa (Zuzendaritza)

Ezarritako helburuak lortzeko, enpresa osatzen duten pertsonek beharrezko diren zereginak egin ditzaten ahalegintzea da kudeatzea edo zuzentzea.

Kontrola

Guztia plangintzan aurreikusi bezala doala egiaztatzea da. Hau da, bai helburu orokorrei dagokienez aurreikusitakoa (erakundeko maila gorenetan, goi-zuzendaritzan), bai azpihelburu zehatzenei dagokienez aurreikusitakoa (maila baxuenetan, kudeaketa-mailan).

Plangintzaren Elementuak

Xedea

Enpresak dituen xede nagusiak. Xedeak plangintzaren abiapuntua dira.

Helburuak

Enpresak epe jakin batean lortu nahi duena: hau da, testuingurua aztertu ondoren ezarri dituen helburuak. Une oro, gogoan izan behar dute enpresaren xedea.

Estrategiak

Ezarritako xedeak eta helburuak lortzeko gauzatzen diren ekintzak. Helburuak lortzeko bitartekoak direla esan daiteke.

Politikak

Erabaki espezifikoak hartzeko aintzat hartzen diren oinarrizko printzipioak, zenbait jarduera-muga jartzen dituztenak. Enpresaren bereizgarritasunari buruz ari gara.

Prozedurak

Ekintza bat gauzatzeko egin behar diren urratsak.

Arauak

Zer egin daitekeen eta zer ez adierazten dute, eta oso zorrotzak dira.

Aurrekontuak

Plan kuantifikatuak: plan idatziaren zenbakizko adierazpenak dira. Oro har, zehaztutako planak egiteko zenbat diru beharko den aurreikusten dute. Planak gauzatzean lehentasunak ezartzeko ere balio dute.

Antolaketa Egitura Motak

  • Funtzioen arabera

    Langileak haien espezializazioaren eta, beraz, gaitasunaren arabera antolatzen dira, bakoitzak egiten duen lana kontuan hartuta. Horretarako, enpresa batzuk sailka antolatzen dira, eta haietan biltzen dituzte sailaren funtzioetan espezializatutako langileak. Horrela, esate baterako, finantza-saila antolatzen da, enpresarako baliabide ekonomikoak lortzea eta inbertitzea helburu duen saila. Sail horretan, langile gehienak finantzetan adituak dira.

  • Geografia eremuen arabera

    Langileak produktuaren helmuga izango den eremuaz duten ezagutzaren arabera antolatzen dira, bezeroei arreta hobea emateko. Antolaketa hori hainbat sailetan sor daiteke: salmenta-sailean, marketinekoan, ekoizpenekoan...

  • Produktuaren arabera

    Produktu bat baino gehiago ekoizten dituzten enpresetan egiten da, eta langileak enpresak lortzen duen azken produktuaren arabera taldekatzen dira. Esate baterako, enpresa berean, farmaziako produktuen sail bat eta kosmetikako produktuen beste sail bat egon daitezke.

  • Prozesuen arabera

    Lana ekoizpen-katea osatzen duten faseen arabera antolatzen da. Esaterako, ehun-lantegi batean, tindatze-saila eta lisatze-saila egon daitezke.

Entradas relacionadas: