Enpresen Finantzaketa: Oinarrizko Kontzeptuak eta Definizioak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,65 KB

Enpresen Finantzaketa: Oinarrizko Kontzeptuak

Merkataritza Deskontua

Norberak eskainitako kreditua epemuga baino lehen kobratzeko aukera ematen duen finantza eragiketa da, normalean epe motzekoa. Kobratzeko ditugun truke letrak edo efektuak finantza erakundeari eraman eta horrek likidezia emango digu, efektuaren nominalari komisioak eta interesak deskontatu eta gero.

Kreditua

Kanpoko finantza eragiketa da. Honen bidez, finantza erakundeak enpresari epe jakin batez diru kopuru bat erabilgarri uzten dio. Enpresak erabili duen diru kopuruaren gaineko interesak ordainduko ditu, baita erabili ez duen saldoaren gaineko komisioa ere. Horregatik, garrantzitsua izango da eskatzen den kredituaren zenbatekoa enpresaren beharretara egokitua izatea.

Mailegua

Kanpoko finantza eragiketa da, non finantza erakundeak enpresa bati diru kopuru bat ematen dion. Aldez aurretik mailegua itzultzeko epea zehaztuko da. Dirua itzultzeaz gain, enpresak bueltatzeko falta zaion zenbatekoaren gaineko interesak ordaindu beharko ditu.

Leasing

Erosketa eskubidea barneratzen duen alokairu kontratua da. Enpresa erabiltzaileak finantzaketarik ez duenean leasing enpresara jo dezake eta honi derrigorrezkoak diren aldizkako kuotak ordainduz gero ibilgetuko elementua erabili ahalko du. Kontratua amaitzean, erabiltzaileak ondasuna itzuli edo erosteko aukera izango du, azken kasu hau, hondar balioa deituriko prezio baten truke.

Jaulkipenak

Kanpo finantzaketa iturria da, non finantzazio behar handia duten enpresek bere zorra kopuru bereko obligazioetan banatuta aurrezkigile pribatuei eskaintzen dizkieten. Obligaziodunek jaulkipen prezioa ordainduko dute, nominalaren gaineko interes tasa kobratuz. Amortizatzean berreskurapen prezioa jasoko dute.

Harpidetza Eskubidea

Kapital zabalkuntza ematen denean, enpresaren akzio berriak lehenagoko bazkideek edo bazkide berriek erosi ahalko dituzte. Akzio horiek harpidetzeko orduan akziodun zaharrei lehentasuna ematen zaienean "harpidetzeko lehentasunezko eskubideaz" ari gara. Modu honetan, kapital zabalkuntza eman den arte metatu diren erreserben zenbatekoa ez da murriztuko.

Amortizazioa

Barne finantzazio iturria da. Ibilgetu elementuek denborarekin jasaten duten balio-galeraren balorazioa da. Zentzu honetan, amortizazioak enpresarentzat kostu bat suposatuko du.

Erreserbak

Banatu gabe gordetzen diren enpresaren mozkinak dira. Enpresaren ondarea osatuko dute inbertsioak egiteko erabiltzen diren arte. Erreserbak:

  • Legalak
  • Borondatezkoak

Entradas relacionadas: