Entrenamendu Prozesuaren Faseak eta Helburuak

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,54 KB

FASE SENTIBERA

Garapenaren aldi batzuk sentiberak izaten dira, alegia, gizakiek modu intentsoagoan erantzuten diete kanpo estimuluei, eta beraz, egindako lanak emaitza eraginkorragoak izan ohi ditu.

HAUR ETA HELDUEN ENTRENAMENDU DESBERDINTASUNAK

Haurrek suspertzeko denbora gehiago behar dute. Gehiago nekatzen dira. Ezin dute helduek adinako lan zamarik jasan, ez intentsitateari dagokionez, ez maiztasunari dagokionez ere. Sasoian helduak baino azkarrago jartzen dira.

HAURREN INDAR ENTRENAMENDU HELBURUAK

  • Gihar garapen armoniotsua lortu.
  • Gorputz jarrera egokiak garatu.
  • Gihar egokitzapen egokia lortu, lesio arriskua saihestu ahal izateko.
  • Etorkizunean kirolaren goi errendimendura iritsi ahal izateko oinarriak finkatu.

BEROKETAREN ABANTAILAK

  • Bihotz maiztasunak handitu.
  • Arnasketa maiztasuna handitu.
  • Nerbio sistema aktibatu.
  • Giharren tenperatura handitu.

ZATIAK

Hasierako lasterketa edo desplazamendu jarduera, giltzaduren mugikortasuna, luzaketa dinamikoak, intentsitate handiagoko jarduerak edota beroketa zehatza.

KIROL ENTRENAMENDURAREN PAUSUAK

  • Kirolaren analisia: kiroleko faktoreak eta kirolariaren perfila zehaztea.
  • Kirolarien mailaren eboluzioa: kirolariaren maila ezagutzea alderdi guztietan.
  • Programaren zehaztapena: planifikatu eta jarraitu beharreko pauso guztiak zehaztu.
  • Entrenamendua eta txapelketa: alderdi praktikoa da eta planifikatutakoa aurrera eramatean datza.
  • Prozesu osoaren eta errendimendu mailaren kontrola: entrenamendu prozesuaren kontrola, kirolari bakoitzaren maila ezagutzea, entrenatzaileak bere lanari buruz egin behar dituen gogoetak.
  • Azken analisia eta aurrerantzerako hartu beharreko erabakiak: behin eta berriz, informazioa analizatu eta erabakiak hartu.

ENTRENAMENDU PROZESUKO ZATI NAGUSIAK

Unitate laburrak (saioa eta mikrozikloa), luzeak (urteko eta urte unitatetan banatuta dago askotako planak) eta tartekoak (mesozikloa eta makrozikloa) izan ditzakegu.

  • Saioa.
  • Mikrozikloa: zenbait saioz osatutako unitate laburra (aste bat). Txapelketa edo espezializazioko mikrozikloa, txokeko mikrozikloa, kontrasteko mikrozikloa, errekuperazioko mikrozikloa.
  • Mesozikloa: zenbait mikrozikloz osatutako estruktura. Sarrerako mesozikloa, txapelketako mesozikloa, berrikuntzarako mesozikloa.
  • Makrozikloa: denboraldian zehar maila edo errendimendu gorenean egin nahi den zati zabal bakoitzak makrozikloa osatzen du.
  • Urteko plana: urteko txapelketa nagusien arabera antolatutako plana.

PRESTAKUNTZA FASEA

Fase hau entrenatzen hasi eta benetako txapelketa hasi bitartekoa da eta bi zati nagusitan banatuta dago: prestakuntza orokorreko fasea eta prestakuntza espezifikoko fasea.

TXAPELKETA FASEA

Behin txapelketan sartuta gaudenean, aurreko fasean lortutako mailari eusten ahalegindu beharko dugu.

TRANTSIZIO FASEA

Txapelketa fasea pasa ondoren, eta hurrengo denboraldi eta makroziklorako prestakuntza orokorrarekin hasi aurretik, atseden eta errekuperazio fase zabala izatea oso garrantzitsua da.

Entradas relacionadas: