Entropia Estandarra eta Erreakzio-Entropia
Clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,23 KB
Entropia estandarraren balioak positiboak dirá, ordenamendu perfektua dueño substantzia kristalino puro baten entropia nulua bada tenperaturaren zero absolutuan, eta entropia estandarra 25ºC- tan neurtzen bada O baino handiago izan behar da. (Partikulak desordenatu egiten direlako tenperatura igo ahala).
Erreakzio-entropia positiboa izango da, baldin eta aldi horretan gas-moleen kopurua handitzen bada. Bestalde, erreakzio-entropia negatiboa izango da, baldin eta aldi horretan gas-moleen kopurua gutxitzen bada.
Erreakzio Espontaneoa
Erreakzio bat espontaneoa bada G negatiboa da. Erreakzioa endotermikoa baldin bada H positiboa da, eta G negatiboa izan dadin, T S faktorea positiboa izan behar da (desordena handitzen denean), eta H baino balio absolutu handiagoa duena. Azken batean, erreakzio endotermiko bat izan daiteke espontaneoa (G negatiboa), baldin eta, tenperatura nahiko altuetan, prozesuaren desordena areagotzen bada (S positibo).
Sistema Termodinamikoak
Egoera-funtzioak sistemaren hasierako eta amaierako egoeren menpekoak dira eta ez dute zerikusirik jarraitutako bidearekin. Horregatik, sistema baten Barne-energia egoera-funtzio estentsiboa da, lanak ez du zer ikusirik egoera funtzioarekin.