Entzute aktiboa eta komunikazio trebetasunak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB

Zer da entzute aktiboa eta zein da bere helburua?

Entzute aktiboaren helburua entzuten dena modu aktiboan interpretatzea da. Ez bakarrik hitzak, baita pertsonak esan nahi duena ere: hau da, esaten ari den horren barnean dauden sentimenduak, ideiak eta pentsamenduak deszifratzen saiatzea.

Zer esan nahi du enpatia izateak?

Enpatia beste pertsonaren tokian jartzeko gaitasuna da.

Zertarako balio du?

Enpatia funtsezkoa da komunikazioan, ikuspuntu ezberdinak ulertzen laguntzen baitu. Pertsona enpatikoak arazo gutxiago izango ditu aktiboki entzuteko eta komunikazio egoki batean gertatu behar den feedback-a lortuko du.

Aktiboki entzuteko gomendioak

  • Enpatia izan: Ezinbestekoa da hitz egiten ari zaigun pertsonaren tokian jartzea, esaten duenaz gain, pentsatzen duena ere ulertzeko.
  • Denbora eman: Gure parte-hartzea erregulatu behar dugu; ez arinegi parte hartu, baina kanpoan geratu gabe. Isiluneekin ondo jokatzeak garrantzi handia du, hitz egiten duen pertsonak astia izango baitu esan nahi duena adierazteko.
  • Parafraseatu edo laburtu: Ulertu duguna gure hitzekin esaten da, entzuten duguna ondo ulertu dugula ziurtatzeko.
  • Interesa agertu: Hitzez edo hitzik gabe (gorputz-hizkuntzaren bidez) egin daiteke.

Zer dira trebetasun sozialak eta zertarako balio dute?

Trebetasun sozialak pertsonek beren harremanetan erabiltzen dituzten jokaerak dira. Trebetasun sozialen laguntzaz, sentimenduak, desioak eta eskubideak modu egokian adierazten dira, eta ingurukoekin sortu daitezkeen arazoak konpontzeko gai izaten gara.

Komunikazio-oztopoak edo hesi motak

  1. Hesi semantikoak: Hizkuntza ezberdina erabiltzen duten pertsonek elkar ez ulertzea.
  2. Hesi psikologikoak: Ingresatu berri den pertsona bat oso ahul egon arren, lotsatu egingo da komunera joateko laguntza eskatzeko.
  3. Hesi fisikoak: Itsua den pertsona batek ikusteko gaitasuna ez izatea.
  4. Ingurune-hesiak: Alboko gelan taladroarekin zulatzen ari badira, komunikazioa ia ezinezkoa izango da.
  5. Hesi soziokulturalak: Bi erlijio ezberdineko pertsonen artean sortu daitekeen hesia komunikatzeko orduan.

Jokaera asertiboa lortzeko estrategiak

  • Autoestimu altua edukitzea.
  • Ez aserretzea.
  • Besteak zapaldu gabe jokatzea.
  • Kritikak eta porrota onartzea.

Entradas relacionadas: