Epai praktikoa
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,06 KB
ARISTOTELES GIZARTASUNA
Gobernaria bakar bat denean,monarkia dela esaten da, eta hemen agintari zuhur batek lege orokorrek baino hobeto epai dezakeela pentsatzen da. Gobernu hau usteltzen denean, tirania sortzen da. Gobernuan ordea gutxi batzuen esku dagoenean, aristokrazia esaten zaio, eta usteltzen denean, oligarkia bihurtzen daAzkenik, gobernua herriaren esku badago, demokrazia dela esaten da, baina herria hezita ez badago, hau usteldu eta demagogia bilakatzen da. Honetaz gain, gizartea klase desberdinetan banatzea naturala eta egokia dela dio Aristotelesek, esklaboak eta libreak, eta aberatsak eta behartsuak bereiziz. Esklaboek ez dute askatasunik, merkatari eta eskulangileek askatasuna bai baina ez dituzte eskubide guztiak, eta hiritarrak libreak eta eskubide guztien jabe dira. Aristotelesen ustez, erdi mailako hiritar orok hartu behar du parte politikan, aberatsek eta txiroek haien interesak bakarrik bilatuko baitituzte.