Epika Historikoa Greziako eta Erromako Literaturan

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB

Epika historikoki garrantzitsuak izan diren nazio baten istorioak kontatzen dituen genero literarioa da.
K. a.ko VIII. mendean idatzi zituen Homerok lehen poemak Grezian, eragin handikoak, eta, Erromara,
Livio Andronikok ekarrita iritsi zen: Odisea baina Erroman zegoen epikari moldatua (epika hori nolakoa
zen ez dakigun arren). Bigarren autore nagusia Nevio dugu, gai historikoa sartu zuena (Grezian ez zen
halakorik, mitoak besterik ez zeuden) eta Gerra Punikoari buruz hitz eginez. Azkenik, sorrerako azken
autore garrantzitsua Ennio da, Annalaren sortzailea. Hexametroa (latinak bokal luze eta motzak zituen,
eta hexametroak luze bat eta bi labur kobinatzen ditu, sei aldiz biderkatuz erritmoa eginez) erabili
zituen, erromako aurreko autoreek ez bezala, generoaren ezaugarri nagusi bilakatuz.
Virgilio K.a.ko 79tik 10ra bizi izan zen, Mantuan (familia diruduna) jaiotakoa eta bidaiatuz heziketa ona
lortuz. Augusto ezagutu zuen enperadore bihurtu baino lehen, eta, ostean, enperadorea haren mezenas
bihurtu zen, propaganda eginez literaturaren bidez. Hiru obra idatzi zituen: Eglogas, Georgicas eta
Eneida. Eneidak Eneasen istorioa azaltzen du, Troiatik beharraz atera, bidaian hainbat abentura bizi eta
Italiara iristean, guda baten ostean hil zena. Bertan Augustori bertso bat eskaintzen zaio. Eneida, beraz,
Erromari garai disdiratsu bat ekarriko dion salbatzaile bat iritsi behar dela azaltzen duen istorioa da,

Historiografia: Zesar, Salustio, Tito Livio eta Tazito
eta salbatzailea Augusto dela uler daiteke. Virgilioren izandako eragina erabat lotu dezakegu honekin,
izan ere, kristautasunarentzat salbatzaile hori Jesus Kristo da, eta Erromaren eta munduaren garai
berria iristen da haren bidez. Horregatik, Erdi Aroan asko irakurri ziren haren obrak, baita latina
ikasteko ere. Errenazimenduan Danteren Komedia Jainkotiarrean Virgilio da Danteren laguntzailea.
Lucanori dagokionez K. o.-ko 39tik 65ra bizi izan zen, Kordoban jaio baina 8 hilabeterekin Erromara
joandakoa. Oso azkarra eta langilea zen, obra asko egin zituen bere bizitza laburrerako, baina 26
urterekin Neronek konjuradore izateaz akusatu eta bere buruaz beste egitera behartu zuen, zainak
moztuz. Haren obratik Farsalia besterik ez zaigu iritsi. Bertan Ponpeio eta Julio Zesarren arteko gerra
zibila azaltzen da, 100 urtekoa eta botere inperiala lortzeko egindakoa (Zesarrek berarentzako eta
Ponpeiok herriarentzako). Zesartarrek irabazi zuten eta obra honetan elementu jainkotiar guztiak
desagertzen dira. Obra antimonarkikoa zen eta horregatik izan zen bere buruaz beste egitera behartua
beste arrazoi batzuen artean. Bere obra nahikotxo irakurri zuten, baina Virgilio nahiago zuten. Hala ere,
Barrokoan Marlowengan eragin handia izan zuen.

Entradas relacionadas: