Epika: Virgilio eta Ovidio, Erromako literaturaren gailurrak

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,22 KB

Epika klasikoa: Virgilio eta Ovidio

Poesia epikoak talde edo herri baten gertaerak kantatzen ditu, ez poetaren bizitzakoak. Epopeia da adierazpide nagusia, landutako poema narratibo eta estilo gorena. Herri guztietan agertzen da, heroiak edo herri baten hasierak goratzeko. Antzina, olerkariek ahoz eta musikaz lagundurik zabaltzen zituzten istorioak. Grezia ezagutzean, idazten eta irakurtzen ikasi zuten, eta hasieran greziar istorioak latineraz berregin ondoren, beraien poema propioak idazten hasi ziren.

Virgilio (Mantua, K.a. 70 - Brindisi, K.a. 19)

Virgilio, aberatsa ez izan arren, lurrak zituen familia batean jaio zen eta Erroman erretorika ikasi zuen. Mezenasen babespeko kide nagusia izan zen. Eneida amaitu gabe hil zen Brindisin, Grezia eta Asia Txikiko bidaiatik itzultzean.

Eneida: Erromako epopeia nazionala

Eneida Erromako epopeia nazionala da, erromatar herria eta Augustoren familia (gens Iulia) goraipatzeko idatzia. Virgilio Augustok Erromako morala berpizteko sortutako mugimenduarekin erlazionatu zen. Bere proiektua, erromatar familia Eneas, Troiako heroiarekin erlazionatzea, Augustoren gustukoa izan zen; erromatar familia zaharrenak bere arbasoen artean Eneasen kideak egotearekin harro zeuden. Zesarrek bere gens Iulia, Iulo, Eneasen semearekin erlazionatzea nahi zuen, eta horrela Venus jainkosarekin.

Hamabi kantu hexametroetan idatziak; gaia, Troiatik ihesa eta Eneasen abenturak Laziora heldu arte, non etsaiekin borrokatu behar duen, jainkoen aginduak betez.

Poeman zati bi ikusten dira: lehenengo sei liburuetako abenturak, Odisea imitatzen; beste seietan Lazioan gertatuko borrokak Iliada-n bezala.

Eneida-ko pertsonaiak originalak dira, baina protagonista kritikatu izan da, bere asmo bakarra jainkoen agindua betetzea delako: Troia berria fundatzea. Bere barne borroka nagusia nahien eta eginkizunaren arteko talka da, eta azkenean bere egoismoa gainditu eta historiaren menpe jartzen da. Virgilioren poesian amodioa, ontasuna, anaitasuna eta besteen maitasuna nabarmentzen dira, kristau portaeraren aitzindari gisa.

Ovidio (K.a. 43 - K.o. 17 edo 18)

Ovidio familia aberats batekoa zen eta ez zuen guda zibilaren ankerkeriarik ezagutu. Lehenik zuzenbidea ikasi zuen, baina gero literaturari ekin zion. Erroman erretorika ikasi ondoren, Ekialdera eta Greziara bidaiatu zuen greziar kultura sakon ezagutzeko. Mezenasen literatura taldean parte hartu eta garai hartako idazle nagusiak, hala nola Horazio eta Propertzio, ezagutu zituen.

Erbesteratzea

Augustoren aginduz Itsaso Beltzera erbesteratu zuten, baina zigorraren arrazoia ez dago argi: Amatoria olerki erotikoa edo enperadorearen etorkizunari buruzko jarduera bat aipatu izan dira. Barkamena eskatu arren, ez zioten onartu, eta erbestean hil zen.

Metamorfosiak

Ovidiok lirika eta epika landu zituen. Obra nagusia, Metamorfosiak, hamabost liburukitan eta 250 mitologi narraziotan oinarrituta dago, munduaren sorreratik Julio Zesarren izar bihurtzeraino. Greziar eta erromatar mitologiako eraldaketak biltzen ditu (jainkoak eta gizakiak abere edo landare bihurtuz), mito baten eta bestearen arteko trantsizioak maisuki eginez.

Entradas relacionadas: