Erabiltzaileen Premiei Laguntzeko Gida Praktikoa
Clasificado en Informática
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,83 KB
Erabiltzailearen Premiei Laguntzeko Intentsitatea
Laguntza Motak
- Aldizkakoa: Noizbehinka bakarrik beharrezkoa diren jardueretan, mendekotasuna mugatua edo arina denean.
- Mugatutako Laguntza: Noizbehinka erregularki ematen den laguntza jarduera konkretu batzuetan.
- Laguntza Zabala: Era jarraian ematen da, agian bizitza osorako, jarduera konkretuetan.
- Erabateko Laguntza: Era jarraian, agian bizitza osorako, intentsitatea handia.
Euspen Protokoloa
- Arriskuan dauden pertsonak definitu.
- Tratamendua ipini.
- Erabiltzailea informatu.
- Familia informatu.
- Txalekoak, korreak... erabili.
- Ahalik eta denbora gutxien mantendu egoera horretan.
Heriotza Protokoloak
- Inplikatu dagoen pertsonalari esan.
- Medikuak heriotza zertifikatu.
- Familiari esan.
- Hileta enpresari deitu.
- Garbiketa eta trasladoa.
- Hileta ordua eta ehortzea familiarekin adostu.
- Objektu pertsonalak kudeatu.
- Gela garbiketa.
Oztopo Arkitektonikoen Sailkapena
- Oztopo Urbanistikoak: Espazio publikoetan ematen dira.
- Eraikuntza Oztopoak: Eraikin barruan daudenak.
- Garraio Oztopoak: Garraio publikoa edo pribatua erabiltzea zaila edo ezinezkoa egiten dutenak.
- Komunikazio Oztopoak: Mezuak jaso eta adierazteko orduan.
Arazo Ohikoenak Erabiltzailearen Mendekotasunaren Arabera
- Mugikortasun Arazoak: Bastoiak, muletak... erabiltzen dituzte. Eskailerak eta desnibelak gainditzeko arazoak.
- Gurpildun Aulkiak Erabiltzen Dituztenak: Desnibelak, eskailerak eta aldapa handiak gainditzeko arazoak. Espazio estuetatik pasatzeko eta maniobratzeko arazoak.
- Ikusmen Desgaitasuna: Oztopoak detektatzeko. Ibilbide bat jarraitzeko.
- Entzumen Desgaitasuna: Ahotsa, tinbreak edo alarmak identifikatzeko.
- Kognizio Murriztua Dutenak: Orientazioa, oreka, zentzumenak...
Berdintasun Eskubidea
- Normalizazioa: Bizitza normal bat eramateko eskubidea izan behar dute, beste pertsona guztiak heltzen diren lekura helduta.
- Irisgarritasuna: Espazioek, prozesuek, objektuek... bete behar dituzten ezaugarriak ulergarriak eta erabilgarriak izatea.
- Ekintza Neurri Positiboak: Aukera berdintasuna sustatzeko ekintza neurri positiboak ipini behar dira martxan. Esparru desberdinetan ematen diren laguntzak dira: laguntza ekonomikoa, laguntza produktuak, laguntza teknologikoak, komunikazio sistema alternatiboak, irisgarritasuna eta integrazioa bultzatzeko arauak.