Eragile Geologiko Exogenoak: Definizioak eta Adibideak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,09 KB

Eragile Geologiko Exogenoak

Eragile geologiko exogenoak lurrazaleko materialetan aldaketak eragiten dituzte eta erliebeari forma jakin batzuk ematen dizkiote. Hauek dira eragile nagusiak: ura, haizea, tenperatura-aldaketak, atmosferako zenbait gas eta izaki bizidunak.

Eragile Geologiko Exogenoen Prozesuak

  • Gelifrakzioa: Ura harrien pitzaduretan sartzen denean eta izoztean, pitzadura handitu egiten da, harria hainbat zatitan apurtuz.
  • Abrazioa: Higatutako harrietan lixa-lana egitearen antzeko prozesua da.
  • Meteorizazioa: Lurrazaleko harriak aldatzen eta apurtzen dituzten prozesuen multzoa da.
  • Sedimentazioa eta sedimentuak: Harrien pilaketa da sedimentazioa, eta sedimentuak material horiek dira.
  • Termoklastia: Tenperatura-aldaketen ondorioz harria apurtzen denean gertatzen da.

Uraren Eragina

  • Uhaldi-urak: Lurrazaletik ibilgurik gabe ibiltzen diren urak dira.
  • Ibaiak: Uraren higadura eta garraioaren eraginez sortutako formazioak.
  • Akuiferoa: Lurpeko uren metaketak dira, lurrazalaren azpian daudenak.

Glaziarren Eragina

  • Glaziarra: Izotz-masa handiak dira.
  • Morrena: Glaziarrek garraiatu eta pilatutako harri-sedimentuak dira.
  • Iboiak: Sakonuneak urez betetzean sortzen diren laku txikiak dira.

Kostaldeko Formazioak

  • Itsaslabarra: Lurraren ebakidura bertikalak dira itsasertzean.
  • Lurmuturra: Itsasoan barneratzen diren lur-zatiak dira.
  • Tonboloa: Kostaldean irla batekin lotzen duen hareazko bidea.
  • Barrak eta geziak: Itsas korronteek sortutako metaketa zuzenak.
  • Albufera: Hondarpe batek badia guztiz edo neurri batean ixten duenean sortzen den itsas aintzira.
  • Padura: Prozesu hori ibai baten bokalean gertatzen bada, padura sortzen da.

Entradas relacionadas: