Erakunde Publikoak eta Funtzio Garrantzitsuak Euskadin

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,77 KB

1- Erakunde Publikoak

Erakunde Publikoak: Denak ministeritzaren baten menpe daude, pertsonalitate juridiko, ondare eta altxortegi propioak eta kudeatzeko autonomia dute.

Sailkapena:

  • A) Entitate Autonomoak
  • B) Entitate Publiko Enpresarialak

2- Gobernuko Delegatuaren Funtzioak

Zeintzuk dira Gobernuko delegatuaren funtzioak? Hiritarren eskubide eta libertateak babestu, hiritarren segurtasuna babestu eta barne ministeritzaren menpe dauden Estatuko segurtasun indarren buru izan.

3- Materialak eta Konpetentziak: Desberdintasunak

Materialak eta konpetentziak zertan desberdintzen dira?

  • Konpetentziak: Gai batez ezartzen den botere legegilea da, legea eta araudiak egin eta estatu arautegia garatzeko ahalmena.
  • Gaiak: Konpetentziek garatzen dituzten jokabideak.

4- Espainiako Konstituzioaren Bigarren Xedapen Iraunkorra

Espainiako konstituzioaren bigarren xedapen iraunkorrak zer esaten du? Espainiako konstituzioaren bigarren xedapen iraunkorraren aurretik behin-behineko autonomia erregimena zuten lurralde historikoek (Katalunia, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Galizia), berriro autonomia erkideko izateko eskubidea eska dezakete.

5- Eusko Legebiltzarra: Ganberak eta Antolaketa

Zenbat ganbera daude Eusko Legebiltzarrean eta nola antolatzen dira? Eusko Legebiltzarrak ganbera bakarra du. Osoko bilkuran eta Batzordeetan oinarritutako egitura du. Bertako kideen artean, Legebiltzarreko lehendakaria, mahaikideak eta diputazio iraunkorra izendatzen dira.

6- Lehendakariaren Funtzioak

Zeintzuk dira lehendakariaren funtzioak? Jaurlaritzaren Legeak lehendakariaren funtzioak bi egoeraren arabera zehazten ditu: lehendakariak Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkaritza gorena betetzen duenean, eta Gobernuko zuzendaritza hartzen duenean.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Ordezkaritza Gorena:

  • a) Estatuko ohiko harremanetan, baita gainerako erkidego, lurralde edo udalekin sortutako harremanetan ere.
  • b) Eusko Legebiltzarraren legeen eta dekretu legegileen aldarrikapenean eta argitara eman daitezen agintzean.
  • c) Gobernu Kontseiluaren eztabaidatu ondoren, legebiltzarraren deuseztatzea erabakitzean.

Gobernuaren Zuzendaritzari Dagokio:

  • - Gobernu-programaren definizioa.
  • - Kontseilarien karguen aldarrikapena egin eta kargutik kentzea.
  • - Legebiltzarraren aurrean konfiantza-mozioa aurkeztea.
  • - Administrazioko sailaren arteko eskumen arazoak konpontzea.
  • - Gobernu Kontseiluaren bilkura deialdia egitea.
  • - Dekretuen izempea eta argitara eman daitezen agintzea.

Entradas relacionadas: