Erakundeen eta Federazioen Konpetentziak Kirolean
Clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,3 KB
Administrazio Publikoen Konpetentziak Kirolean
Erakundeak
Euskadiko erakunde komunek, foru aldundiek eta udalek konpetentzia garrantzitsuak dituzte kirol gaietan. Eusko Jaurlaritzak Euskadiko kirol legeak jasotzen ditu.
Erakunde komunen konpetentziak araugileak dira, eta foru aldundiek eta udalek, berriz, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen arauak garatzen dituzte.
Foru aldundien funtzioa lurraldeko udalerrien arteko solidaritatea eta oreka bermatzea da. Kirol arloan, bere egitekoa autonomia mailako araudiaren garapena eta exekuzioa, eta eskola-kirolaren programen eta "kirola guztiontzat" jardueren prestaketa da.
Udalerriek kirol arloan parte hartzen dute kirol zerbitzuak eta azpiegiturak eskainiz. 20.000 biztanle edo gehiago dituzten udalerrietan, nahitaez egon behar dira "erabilera publikoko kirol instalazioak". Zerbitzu hau gutxienekoa da, eta udalerriak derrigorrez eskaini behar du. Ikastetxeetan, kirol instalazioen kudeaketa funtsezkoa da.
Kirol Federazioen eta Kirol Kluben Konpetentziak
Federazioak
Kirol federazioa kirol modalitate baten sustapena zuzenduta dagoen erakunde pribatua da.
Mota desberdinetako kirol federazioak aurki ditzakegu lurraldearen arabera:
- Nazioarte mailako kirol federazioak
- Autonomia mailako kirol federazioak
Federazioez aparte, badaude beste erakunde pribatu batzuk kirolaren sustapenean laguntzen dutenak: klubak, kirol elkarteak...
Euskadiko kirol federazioak irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak dira. Nortasun juridiko propioa dute, eta bertan biltzen dira kirolariak, teknikariak, epaileak...
Izaera publiko zein pribatuko funtzioak betetzen dituzte. Funtzio publikoetan, lehiaketa ofizialen baimena ematea sartzen da.
Euskadin, kirola federazioen eremuetan hiru mailatan antolatzen da:
- Lurralde mailako federazioak
- Autonomia federazioak
- Kirol federazioen batasuna
Klubak
Kirol klubak elkarte pribatuak dira. Beren helburua kirol modalitate bat sustatzea da.
Kirol klubak, lehiaketa ofizialetan parte hartzeko, dagokien kirol federazioetan inskribatu behar dira. Kirol lehiaketa profesionaletan parte hartzeko, kirol elkarte anonimoa osatu behar da.
Kirol federazioek funtzio hezitzailea dute.