Erakundeetako Botere-Egiturak eta Motak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,32 KB

Erakunde guztiek kontrolatzen dituzte, nola edo hala, beren kideak edo partaideak. Erakundeek ofizialki egituratutako sistema bat behar dute sariak edota isunak/zigorrak banatzeko eta, horrela, ezarritako araudia eta emandako aginduak betearazteko. Hots, botere-egitura bat behar dute. Gaur egun, edozein erakunderen ikerketa soziologikoa egiterakoan, haren botere-egitura hartzen da ardatz gisa; izan ere, erakunde orok, biziraun nahi badu, botere-egitura bat beharrezkoa baitu.

Botere-egituraren sei mota

Botere-egitura sei motatakoa izan daiteke, sailkapen-irizpidetzat kideak kontrolatzeko erabiltzen diren modu desberdinak (sei, hain justu) hartzen baditugu:

  1. Botere koaktiboa edo koertzitiboa: Botere mota hau indar fisikoaren erabileran oinarritzen da, hots, zigorren ezarpenean.
  2. Botere erabilgarria: Koertzitiboaren guztiz kontrakoa, botere mota hau sariak ematean datza; sariak era askotakoak izan daitezke, hala nola: dirua, goraipamena, estatus hobea, eta abar.
  3. Lanpostu edo karguaren boterea: Pertsona batek duen lanpostuari dagokion boterea da. Ondorioz, mendekoak bere nagusiak eremu jakin batean berari aginduak emateko duen eskubidea onartzen du. Kasu honetan, betetzen duen lanpostutik datorkio boterea nagusiari, eta ez eduki ditzakeen dohain edo bertute pertsonalengatik.
  4. Buruzagitza boterea (lider): Botere mota honi botere normatibo-sinbolikoa ere deitzen zaio; ez da lanpostuan edo karguan oinarritzen, nagusiaren ezaugarri pertsonaletan baizik. Pertsona bat botere mota honen jabe egiten denean, lider bat dela esaten dugu.
  5. Adituaren boterea: Pertsona bati bere jakituria edota trebezia profesionaletik datorkion boterea da. Zenbat eta erabakigarriagoa izan adituen parte-hartzea erakundearen helburuak lortzeko, orduan eta botere handiagoa izango dute adituek.
  6. Autokontrol boterea: Norberaren burua kontrolatzeko ahalmena dago botere mota honen funtsean; norberaren konpromisoarekin eta errealizazioarekin lotuta dago.

Azpimarratzekoa da botere mota bakoitzak jarrera bereziak eta desberdinak eragiten dituela erakundeko (edo enpresako) kideengan; hau da, kideen erantzun psikologikoa erabilitako botere motaren araberakoa dela; alegia, nolako boterea, halako jarrera.

Entradas relacionadas: