Erantzukizuna, Gizartekoitasuna eta Estatu Demokratikoa
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,66 KB
Etika eta Morala
Erantzukizuna
Askeak izatetik datorkigun giza ahalmena da, eta gure ekintzen ondorioez jabetzean datza. Ondorio horiek kanpokoak (inguruan eta besteenganako eraginak) eta barnekoak (gure buruan dituzten eraginak) izan daitezke.
- Askeak izanik: Nahiz eta erabat aske ez izan, askatasun mugatua dugulako.
- Gure ekintzak: Kontzienteki burututakoak izan behar dira (ez nahigabe eginak, bai nahimenez egiten ditugunak, ez gainditzeko ezjakintasuna).
- Ondorioak: Balorazio morala dute gure ekintzek. Bi alderdi dituzte:
- Kanpo-eragina: Gu bizi garen gizartean uzten dute aztarna.
- Barne-eragina: Gure ongizatearen alde ala aurka izan daiteke.
Arau Moralak
Ekintza konkretuak egin behar diren modua erakusten duten jarraibideak dira. Arau Moralek Balore Moralekin ados egon behar dute.
Motak
- Kortesiazkoak: Adibidez, gure herrialdean andre bat pasatzen uztea.
- Trafikokoak: Adibidez, kotxe karneta ateratzea.
- Bizikidetzakoak: Adibidez, garaiz iristea.
- Lege-arauak: Adibidez, 16 urte arte klasera joatea.
Gizartekoitasuna eta Politika
Gizartekoitasuna
Gizakiaren gizarteko joera: Pertsona guztiok besteekin bizitzeko eta harremanak edukitzeko joera dugu; beraz, gizakia gizartean bizi den izakia da. Gizartekoitasuna pertsonok komunitate baten kide izateko eta elkarlanean jarduteko joera da.
Sozializazioa
Gizabanakoek gizarte batean bizi izateko prozesua da. Ohiturak, arauak eta ezagutzak bereganatzeko eta horrela identitate bat lortzeko. Horregatik, hezkuntzaren bidez egokitze-baliabide bat osatzen dugu.
Sozializazioaren Pausoak
- 1. maila (Haurtzaroa): Haurtzaroan gertatzen da eta inkontzienteki egiten da, familian batez ere. Gizarte-ohituretara moldatzen, nagusiek erakutsitakoa imitatuz.
- 2. maila (Nerabezaroa eta Gaztaroa): Nerabezaroan eta gaztaroan gertatzen da, sozializazioa kontzienteki egiten da eta arau nagusiak errespetatzen dira.
Sozializazio Eragileak
- 1. maila: Afektibitatea lantzen da (familia balioak, sentimenduak ikasten dira) eta berdinkideak, bestelako ikuspegiak eta joerak baloratzen dira.
- 2. maila: Arrazoinamendua lantzen da, eskolan jakintza eta bizikidetzarako ikasi, eta komunikabideetan baloreak eta kontra-baloreak ikusten dira.
Zuzenbide Estatua eta Sistema Demokratikoa
Ezaugarriak
- Agintea legearen menpe egotea.
- Hiritarren eskubideak babestea.
- Konstituzio demokratiko bat edukitzea.
- Estatuko antolamenduak jarduera ekonomikoa bermatzea.
Ereduaren Kontrakoak
- Absolutismoa: Monarkia zaharrak (Frantziako Iraultza baino lehen).
- Autokrazia: Pertsona edo talde batek ilegalki estatu baten boterea hartzen du, bere ideologiak inposatuz (diktadura).
Erregimen Demokratikoaren Ezaugarriak
- Subiranotasun Nazionala: Botere politikoaren iturria herritarrena da, eta hori kudeatzea herritarrei dagokie.
- Sufragioa: Hiritarrek ordezkariak hautatzen dituzte botoaren bidez.
Estatu Demokratikoaren Botereak
Montesquieuk esan zuen hiru botereak independenteak izan behar zutela, baina errealitatean ez da gertatzen. Legebiltzarrak gobernua kontrolatu behar du, baina gobernuak sarritan Legebiltzarra kontrolatzen du.
- Legegilea
- Legebiltzarra, legeak proposatu, eztabaidatu eta onartzen ditu. Konstituzioa da onartu behar duena, bertan agertzen baitira hiritarren eskubideak eta betebeharrak. Hiritar guztiek onartu behar dituzte legeak erreferendum baten bidez. Legebiltzarra diputatuek osatzen dute, talde politikoek haien jendea eramanez.
- Legebiltzarrean diputatu gehien dituen alderdiak gobernua osatzen du. Bi aukera daude: gehiengo absolutua (erdia baino gehiago) eta gehiengo erlatiboa (gehiena, baina erdia baino boto gutxiagorekin). Gerta daiteke talde minoritarioak batzea gobernua osatzeko.
- Betearazlea
- Legeak praktikan jartzen ditu, lege-proiektuak eta dekretuak aurkezten ditu Legebiltzarrean. Gobernuak osatzen du. Bertan presidentea eta ministrariak daude. Autonomietan, presidentea eta kontseilariak.
- Judiziala
- Ezarritako lege-ordena zaintzea eta zigor egokiak aplikatzea. Inpartzialak izan behar dira. Prebarikazioa: epaileen erabakietan bidegaberkeriak egitea da, bere edo batzuen mesederako.