Erasoko Taktika Futbolean: Zelaiko Jokalariaren Gida
Clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,08 KB
Erasoko Taktika: Zelaiko Jokalaria (Erasoan)
Futbolean, erasoan ari garenean, hainbat kontzeptu eta ekintza taktiko menderatu behar dituzte zelaiko jokalariek. Hona hemen nagusiak:
Oinarrizko Eraso Ekintzak
- Errematatu: Gola sartzeko asmoz egindako edozein jaurtiketa mota.
- Aurrera egin: Zelaian aurrera eginez, baloia aurkako taldearen atera eramatea.
- Baloiari eutsi: Baloia kontrolpean edukitzea.
- Pasea egin: Baloiaren bidez talde bereko bi jokalariren artean sortzen den harremana; zelaian hoberen kokatuta dagoenari pasatzea.
- Aurkakoa gainditu: Baloia kontragolpean dugula eta aurkako aterantz goazela, aurkari bat atzean uzten dugunean.
- Iskin egin (Finta): Keinu baten bidez aurkariari ziria sartzea (ekintza bat egingo dugula adierazi eta beste bat egin, engainatzeko).
Antolaketa eta Estrategia Taktikoa
- Sistemaren arabera kokatu: Taldeko joko-sistemaren arabera jokalari bakoitzak hartzen duen posizioa, bere postua betez, noski.
- Denbora eman: Normalean irabazten ari den taldeak egiten dituen ekintzen bilduma, taktikoki abantaila izateko edo denbora pasatzeko.
- Kontraerasoa antolatu: Baloia berreskuratu ondoren, aurkakoaren aterantz ahalik eta azkarren iristen saiatu, defentsa antolatzeko denborarik eman gabe.
- Karga: Bi jokalariren artean ematen den kontaktu fisikoa eta borrokaldia, arauek onartzen dituzten gorputz atalekin, baloia eskuratzeko.
Laguntza eta Mugimendu Kolektiboak
- Aurrera egin: Aurkako aterantz baloia eramaten duen kideari lagundu, pase aukera emanez.
- Pase aukera eman: Zelaian ondo kokatzea, kideak ondo ikusteko eta baloia pasatzeko aukera izan dezan.
- Baloia duenari lagundu: Larri edo arazoetan dagoen kideari laguntzeko hurbilketa.
- Sistemaren arabera kokatu: Taldeko joko-sistemaren arabera jokalari bakoitzak hartzen duen posizioa, beste postua errespetatuz.
- Esparrua handitu: Joko-eremua zabaldu eta luzatu, banakako edo taldeko mugimenduen bidez.
- Esparru librea bilatu: Taldekideren bat mugimendu baten bidez esparru batetik alde egiten du eta libre uzten du, kide batek bete ahal izateko.
- Jokoa zuzendu: Ahoz edo keinuen bidez zure kideei aginduak ematea.
- Aurkakoa zaindu: Nahiz eta baloia kide batek izan, aurkakoaren zaintza mantendu.
- Iskin egitea: Keinu baten bidez aurkakoa engainatzea.
- Desmarkatu: Aurkakoaren zaintza zuzenetik ihes egitea.
- Kontraerasoan lagundu: Kide batek baloia berreskuratzean, aurkako atera ahalik eta azkarren joateko laguntza ematea.
- Defendatzailea erakarri: Mugimenduen bidez defentsa norberarengana eramatea, uzten duen leku librea taldekide batek aprobetxa dezan.