Erdi Aroko Europa: Inbasioak eta Feudalismoa
Clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB
Bigarren Inbasioak: Europa Suntsitua
Erdi Aroan, Europak inbasio berriak jasan zituen, kontinentea suntsituz eta segurtasunik gabeko giroa sortuz:
Bikingoak
Eskandinaviarrak ziren. Britainiar uharteak, Frantziako iparraldea eta Italiako hegoaldea konkistatu eta erresumak sortu zituzten.
Magyarrak edo Hungariarrak
Asiako estepetatik zetozen. Europako ekialdean kokatu ziren eta Hungariako Erresuma eratu zuten.
Sarrazenoak
Pirata musulmanak ziren. Mediterraneoko Europako kostaldea suntsitu zuten, herriak harpilatuz eta harrapaketak eginez.
Ondorioak Europan
Inbasio horien ondorioz, segurtasunik gabeko giroa eta indarkeria sortu zen Europan.
Errege-erreginak Ahulak eta Jopuak
Errege-erreginak ahulak zirenez, nobleek nekazariei eskatzen zieten berarentzat lan egiteko eta bere agindupean jartzeko, babesaren truke. Harreman horren ondorioz, nekazariak nobleen jopu bihurtzen ziren.
Feudalismoa: Ezaugarriak
Feudalismoa Erdi Aroko sistema politiko, ekonomiko eta soziala izan zen, ezaugarri hauekin:
- Noble bakoitzak bere lurraldeen jabetza zuen.
- Nobleek erregearen nagusitasuna onartzen zuten, basailutza izeneko itun baten bidez. Hauek zeremonia batean egiten ziren erregearen basailu:
- Omenaldian: Zeremonia horretan, belauniko eta erregeari eskuan musu emanez, zin egiten zioten leialtasuna, laguntza militarra eta gobernatzeko aholkua emango zizkiotela.
- Erregeak, berriz, inbestidura bidez feudoak ematen zizkion.
- Nobleek basailuak izan zitzaketen, maila txikiagoko beste noble batzuk zirenak.
Horrela, lotura pertsonaleko kate bat sortzen zen. Sistema horrek gerrak eragiten zituen askotan. Batzuetan, noble batek edo gehiagok erregearen aginpidea onartzeari uzten zioten eta harekin borrokatzen ziren.
Erregearen eta Haren Gortearen Boterea
Gortea legelariek, klerikoek eta gerlariek osatzen zuten, eta monarkari gobernatzen laguntzen zioten. Erregearen armada txikia zen eta basailuen armada pribatuen beharra zuen, erresuma defendatzeko.
Feudoa
Feudo bat gaztelu batek, zenbait herrixkak eta soroek, larreek eta basoek osatzen zuten.
Feudoetako Lurralde Motak
Erreserba
Jaunak ustiatzen zuen lurraldea zen, eta labore guztiak berarenak ziren.
Mantsoak
Jaunak nekazariei ematen zizkien lur zatiak ziren. Lur horien truke, nekazariek errentak ordaindu behar zizkioten jaunari: dirua edo produktuak emanez, zerbitzu pertsonala eskainiz eta denboraldi bat lan eginez kobratu gabe.
Feudoetako Justizia eta Zergak
Feudoetan justizia egiten zen eta zergak kobratzen zituzten.