Erdi Aroko Gizartea eta Feudalismoa: Oinarrizko Kontzeptuak

Clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,16 KB

Feudalismoa eta Gizarte Egitura

Zertan datza feudalismoa?

Segurtasun ezaren ondorioz mendekotasun pertsonaleko erlazioetan oinarritutako gizarte-sistema bat da.

Zer da autoaskintza?

Ekoizleek beraiek ekoiztutakoa kontsumitzen dute, eta ez dute beste inori ezer erosteko beharrik.

Zer da feudoa?

Feudoa esaten zitzaion erregeek haien basailuei ematen zizkieten lurrei.

Zein dira jopuen eta askeen desberdintasunak?

  • Jopuak: Lurrari lotuta bizi ziren eta ezin ziren hartatik bereizi. Derrigorrez feudoetan bizi behar ziren.
  • Askeak: Nekazari askeek feudoa utz zezaketen, baina praktikan oso zaila zen.

Nekazari guztiak feudoetan bizi ahal ziren?

Bai, herrixketan bizi ziren.

Nekazaritza Erdi Aroan

Zertan datza lugorria?

Lugorria urtebetez gutxienez landu gabe uzten zen labore-lur zatia zen, lurrak atseden hartu eta gaiak berreskuratu ahal izateko.

Sarritan erabiltzen zuten Erdi Aroko nekazaritzan?

Bai.

Azaldu laboreen txandaketa-sistema.

Lurrak hiru zatitan banatzen ziren, eta horietako bat gutxienez urtebetez uzten zen landu gabe (lugorri), lurra ez agortzeko.

Gerra eta Zaldunak

Zer helburu zuten Erdi Aroko gerrek?

Jendea defendatzea eta feudoak ez galtzea.

Zein izaten ziren gudariak?

Nobleek izaten ziren.

Zer kontatzen zuten gesta-kanteek?

Abentura heroikoak kontatzen zituzten, etsaiaren kontrako borrokak goraipatuz.

Aipatu gestaren baten izena.

Adibidez, Mio Ciden kanta.

Zer estamendukoak ziren zaldunak, eta nola prestatzen ziren?

Noble estamendukoak ziren eta tutore noble bat zuten. Prestakuntza fase hauek zituen:

  1. Morroi
  2. Eskutari
  3. Zaldun

Kristautasuna eta Eliza

Zer zen kristautasuna?

Erdi Aroko Europa kristaua izan zen; garai hartako Europa definitzen duen kontzeptua da.

Nor zen kristautasunaren buru?

Aita Santua (Erromako apezpikua).

Zer da klero sekularraren eta klero erregularraren arteko desberdintasuna?

Klero sekularra munduan bizi zen bitartean, klero erregularra arau (erregela) bati lotuta monasterioetan bizi zen.

Adierazi bietako ordezkariak.

  • Klero Sekularra: Apezpikuak, apaizak, parrokoak.
  • Klero Erregularra: Ordena monastikoa, erregelari lotuta bizi ziren monjeak eta fraileak.

Zein ziren monasterioetatik sustatzen ziren kultura-jarduera nagusiak?

Liburuak kopiatzea eta itzultzea.

Zer eskaintzen zien monasterio-sareak erromesei?

Ostatua ematen zieten, eta laguntza gaixorik egonez gero.

Definizioak

Estamendu pribilegiatua
Kleroak eta nobleak ziren. Pribilegiatuak ziren, ez zuten zergak ordaintzen eta ez zuten eskulanik egiten.
Hamartarra (Hamartasuna)
Nekazariek Elizari ordaintzen zioten zergaren hamarrena.
Ordena monastikoa
Arauei lotuta monasterioan bizi ziren monjeak eta fraileak.
Mantsoak
Jaunak nekazariei utzitako lurrak, nekazariek beren burua mantentzeko.

Entradas relacionadas: