Erdi Aroko Hirien Berpizkundea eta Gizarte Antolaketa

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,71 KB

Hirien sorrera

XII. mendean nekazaritzan hobekuntzak gertatu ziren. Lur berriak aprobetxatu ziren landatzeko (basoak, adibidez) eta golde berriak erabili zituzten. Kanalak eraiki ziren leku berriak ureztatzeko eta labore berriak iritsi ziren Asiatik: kotoia, laranja, etab. Errotak eraiki ziren eta, ondorioz, biztanleria handitu zen. Merkataritza hobetuko da eta jendea landa-eremuetatik hirietara joango da askatasun bila. Azokak hirietan antolatuko dira, bizitza-baldintzak hobeak baitziren. Hiri-gobernuak sortzen dira: alkatea eta funtzionarioak.

Hiri motak

  • Zaharrak: Berpiztutakoak, hala nola Brujas, Paris, Florentzia...
  • Berriak: Bidegurutzetan eta portuetan sortutakoak, edota gaztelu eta monasterioen ondoko azoketan garatutakoak.

Biztanle motak

Biztanle gehienak kristauak ziren, baina hiri guztietan zeuden mairuak eta judutarrak; mairuak aljaman bizi ziren. Burgesia ere sortu zen, maila hauetan banatuta:

  • Aberatsak: Eskulangintzako lanen jabeak eta merkatari nagusiak; hirietako gobernua kontrolatzen zuten.
  • Gehienak: Eskulangileak, dendariak, margolariak eta zerbitzariak.
  • Beheko maila: Pobreak eta baztertuak; ez zuten lanik eta lapurretan ibiltzen ziren.

Eskulangileak

Eskuz lan egiten zutenak ziren. Erreminta gutxi erabiltzen zituzten eta lantegi txikietan egiten zuten lan. Hainbat mota zeuden:

  • Jantziak egiten: Ehuleak.
  • Metalezko eta zurezko objektuak: Arotzak, etab.
  • Janaria: Okinak.

Normalean, lanbide bera zutenak kale berean bizi ziren.

Gremioak

Eskulangileen elkarteak ziren. Haien antolamendua estatutu baten bidez arautzen zen; gremio bakoitzeko arauak idazten ziren eta denek bete behar zituzten. Zertarako balio zuten?

  • Ekoizpena eta kalitatea kontrolatzeko.
  • Prezioak eta langileen kopurua finkatzeko.
  • Produktuak egiteko behar zuten materiala kudeatzeko.
  • Gremioko kideei laguntza emateko (ospitaleak eta eskolak eraikiz, etab.).

Lanbideen antolamendua

Maisua

Postua lortzeko azterketa zorrotz bat pasatu behar zen. Jabea zen, eta etekinak zein galerak berarentzat ziren. Produktuak eta erremintak kontrolatzen zituen, eta gremioa zuzendu zein kontrolatzeaz arduratzen zen. Postua aitengandik semeengana pasatzen zen.

Ofizialak

Langile adituak ziren eta soldata bat jasotzen zuten.

Ikastunak

Lanbidea ikasten zuten soldatarik gabe urte askotan zehar. Normalean, lantegi bakoitzean ikastun bat zegoen eta maisu baten etxean bizi ziren.

Entradas relacionadas: