Erdi Aroko Krisia eta Aldaketak: Gizartea, Ekonomia eta Erlijioa
Clasificado en Informática
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,5 KB
Heresiak eta Inkisizioa
Heresiak Elizaren irakaskuntzaren aurkako doktrinak ziren. Horiei aurre egiteko, Inkisizioa sortu zen 1230ean, fedearen aurkako delituak epaitzen zituen auzitegi berezia.
Musulmanak eta Gurutzadak
Musulmanak Lur Santuan ezarri ziren, Kristo bizi izan zen lekuetan. Horiek kanporatzeko, Gurutzada izeneko espedizio militarrak antolatu ziren.
XIV. Mendeko Krisia
Arrazoiak
- Klima-gorabeherek eragindako uzta makurrak.
- Gerrak.
- Izurri beltzaren epidemia, Asian sortu eta merkataritzaren bidez Europan zehar hedatu zena.
Ondorioak
- Demografia: Europako biztanleriak behera egin zuen 1300 eta 1400 bitartean, 80 milioitik 45 milioira.
- Ekonomia: Nekazaritza-ekoizpenak behera egin zuen eskulangilerik ez zegoelako.
- Gizartea: Gatazka ugari egon ziren.
- Espiritualtasuna: Krisiak pesimismo handia eragin zuen, literaturan eta artean islatu zena.
Hirien Berpizkundea
XI. mendean, Europan berriz sortu zen hiriko bizitza. Arrazoi nagusia nekazaritza-ekoizpenaren handiagotzea izan zen. Erromatar hiri zaharrak suspertu ziren, eta hiri berriak sortu ziren gazteluen eta monasterioen ondoan ezarritako merkatuetan oinarrituta. Merkatuen inguruan zebiltzan eskulangileek eta merkatariek auzoak sortu zituzten, burgu izenekoak, eta bertako biztanleei burges esaten zitzaien.
Hirien Gobernua
Hasieran, jaun laikoen edo elizakoen menpe zeuden hiriak. Geroago, hirien gobernua kontseiluaren eta magistratu batzuen esku utzi zuten.
Eskulangintzako Jarduerak
Langileak gremiotan antolatzen ziren, lanbide bereko eskulangileen elkarteetan. Gremioak lanbidearen izena hartzen zuen kale berean egoten ziren. Gremioen helburuak hauek ziren: ekoizpenak kontrolatuz kideen arteko lehia saihestea, eta lanaldiak, jaiak eta prezioak arautzea. Gremioaren babesa bakoitzaren ekarpen ekonomikoekin egiten zen. Maisua lantegiaren, erreminten eta erabilitako materialen jabea zen, eta ondo ezagutzen zuen lanbidea. Ofizialek maisuarentzat egiten zuten lan, soldataren truke. Ikasleek lanbidea ikasten zuten eta ez zuten dirurik jasotzen.
Merkataritzako Jarduerak
Tokiko merkataritzan, hurbiletik zetozen produktuen trukeak egiten ziren. Distantzia handiko merkataritzan, urruneko lekuetatik zetozen produktuak saltzen ziren. Merkataritza-ibilbide bakoitzeko hiri nagusietan pilatzen zen salerosketa. Azokak ziren garrantzitsuenak; urtean behin egiten ziren, eta astebete edo zenbait aste irauten zuten. Azoketan produktuen trukeak merkatarien artean soilik egiten ziren, ez merkatarien eta partikularren artean.
Hiriko Gizartea
Hiriko handikiak merkatari eta bankari aberatsenak eta gremio nagusietako buruak ziren. Herritarrak hiriko gainerako biztanleak ziren.
Nekazaritzaren Hedapena
Landutako Espazioa
Basoak bota, zingirak edo itsasoak hartutako lurrak lehortu eta lurralde berriak gehitu eta kolonizatuz handiagotu zen.
Nekazaritza-Tekniken Hobekuntza
Berrikuntzak egin ziren, hala nola golde belarriduna eta bi urteko txandaketaren ordez hiru urteko txandaketa ezartzea.
Nekazaritzako Tresnak
Hobetu egin ziren, horiek egiteko burdina erabiltzen hasi zirelako eta ur-errota hobetu zelako.