Erdi Aroko Literatura: Generoak, Obrak eta Kontzeptuak

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,52 KB

Gesta Kantak

Definizioa: Heroien ekintza gogoangarriak kontatzen dituen generoa.

  • Ahozko transmisioa (pasadizoak gehitu edo ezabatu zitezkeen, gustuaren arabera).
  • Gerra ekintza loriatsuak jorratzen ditu.
  • Pertsonaiak: Nobleak edo aristokrazia feudala.
  • Hartzaileak: Noblezia (hasieran); herrikoa (geroago).
  • Garaiak: XI-XIII. mendetan, ahotik testura idatzira igaro zen.

Epika Germaniarra

  • Epika anglosaxoia: Beowulf.
  • Islandiako eta Eskandinaviako epika: Edda eta Saga.
  • Alemaniako epika: Nibelungoen kanta.

Epika Erromanikoa

  • Errolanen kanta (Chanson de Roland).

Zaldunen Poema Narratiboak

  • XII. mendeko genero literario berria.
  • Maila altuko autoreak (askotan klerokoak).
  • Irakurtzeko testuak ziren.
  • Gerra gaiaz gain, maitasuna eta abentura sinesgaitzak ere jorratzen zituzten (heroiarekin batera, beste pertsonaia batzuk agertzen ziren: emakumezkoak eta pertsonaia fantastikoak).
  • Protagonista: Zalduna bera (ez zen nazio edo estatu baten ordezkari, bere buruarena edo zaldunen taldearen ideala baizik).

Maitasun Gortesaua

Feudalismoari lotutako kontzeptua da, non dama izaki goren gisa ikusten den eta maitemindua damaren basailu den; beldurra ere agertzen da.

Maitasuna espirituala izaten da nagusiki, baina haragizko ordainsariaren eta sentimendu nahasien artean gauzatzen da; sentsualtasuna eta erotismoa ere agertzen dira poesian.

Trobadoreen poesian, emakumearen edertasun fisikoa tipifikatuta dago.

Damak ezkonduak, krudelak eta urrunak izaten dira.

Dekamerona

Aurrean dugun testu zati hau Giovanni Boccaccioren “Dekameron” obrari dagokio. Giovanni Boccaccio 1313an jaio eta 1375ean hil zen, Toskanar merkatari baten semea zen.

Boccaccioren Dekamerona Italiako Trecentoan kokatzen dugu.

Florentziako hamar gazte aberatsek (zazpi emakume eta hiru gizon) Fiesolera ihes egiten dute hamar egunez, eta han denbora ahalik eta egokien pasatzeko, ipuinak kontatzen dizkiote elkarri. Hamar egunez aritzen dira ipuinak kontatzen, eta hortik datorkio izenburua: Dekameron. Egunero errege edo erregina bat hautatzen dute pertsonaiek. Liburuko gai nagusia amodioa da, beti amodio sentsuala. Liburu hau paragrafoetan antolatuta dagoela ikus daiteke.

Erdi Aroko Testuinguru Geografikoa

Geografikoki, hiru kulturatan banatzen da Erdi Aroa: Bizantzio, Islama eta Europa kristaua.

Katarsia

Emozioen deskarga da. Adibidez, antzerki batean, gizon batek bere emazteari adarrak jarri dizkiola eta horregatik sakrifikatzen dutela ikusten badugu, antzerkia ikusten ari diren eta beren emazteei adarrak jarri dizkieten gizonek pentsa dezakete: "Eskerrak guri hori ez gertatzeagatik eta inork ez jakiteagatik, horrela ez gaituzte sakrifikatuko".

Topiko Literarioak

  • Amor post mortem: Maitasuna heriotzaren ostean.
  • Beatus ille: Bedeinkatua hura.
  • Carpe diem: Uneaz gozatu / Momentua bizi.
  • Contemptus mundi: Munduarekiko mespretxua.
  • Dum vivimus, vivamus: Bizi garen bitartean bizi gaitezen.
  • Furor amoris: Maitasun sutsua.
  • Homo homini lupus: Gizakia gizakiaren otsoa da.
  • Locus amoenus: Leku atsegin, ideal eta lasai bat.
  • Nihil novum sub sole: Ez dago ezer berririk eguzkiaren azpian (ideia eta egoera original gutxi daudela adierazten du).
  • Tempus fugit: Denborak hegan egiten du (denboraren abiadura handiari erreferentzia eginez).

Prosa

Hiru genero nagusi:

  • Oratoria: Hiru generoetatik apalena. (Adibidez: Zizeron, Seneka).
  • Historia: Genero oso landua. (Adibidez: Julio Zesar, Tito Livio).
  • Eleberria: Historiako lehen eleberriak Erroman sortu ziren. (Adibidez: Petronio, Apuleio).

Poesia

Poesia, erromatar zibilizazioaren literatur fruitu gorenena da.

  • Virgilio: Eneida-ren idazlea.
  • Horazio: Poeta lirikoa eta satirikoa izan zen. Epistolak idatzi zituen.
  • Ovidio: Maitasunaren poeta.

Entradas relacionadas: