Erdi Aroko musika: monasterioetatik gazteluetara
Clasificado en Música
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,33 KB
Erdi Aroko musika
Non garatu zen?
Musika jarduera hiru esparru nagusitan garatu zen Erdi Aroan: monasterioetan, katedraletan eta gazteluetan.
Monasterioak
Erromanikoaren garaian, monasterioak izan ziren kultur gune nagusiak. Bertan idatzi ziren lehen eskuizkribuak, eta musika guztia, erlijiosoa ez zen arren, eliz musika zen. Doinuak laburrak ziren eta testuaren erritmoari jarraitzen zioten. Idazkera pneumatikoa zen, nota edo nota multzo bakoitza pneumaz, testuko silaba bakoitzaren gainean ipinitako ikur makurtuaz adierazten zelako. Guido d'Arezzok XI. mendean asmatu zuen musika idazkera hau.
Katedralak
Gotikoaren garaian, musika jardueraren erdigunea katedraletara aldatu zen. Ars antiquaren garaian (XI-XIV. mendeak), pertsonaia ezagunena Guillaume de Machaut musikagile frantziarra izan zen, Notre Dameko Mezaren egilea.
Gazteluak
Azkenik, aipagarria da juglareen, trobadoreen eta troberoen jarduera, musika profanoa sortu eta batez ere gazteluetan garatzen zutelako.
Musikaren eginkizuna
Musikaren eginkizun nagusia erlijiozkoa zen: Jainkoa gorestea. Musika testu erlijiosoaren zerbitzura zegoen. Gregorio Handia aita santuak liturgian erabili behar ziren doinu guztiak bildu zituen.
Nola ezagutu dezakegu Erdi Aroko musika?
Erdi Aroko musika ahozkoa zen; musika tresnak ahotsean laguntzaile edo ordezkoak ziren. Erdi Aroko musika profanoa trobadoreen eta juglareen abesti eta dantzak ziren.
- Gregorianoa: ahozko kantua, monodikoa, musika-tresnen laguntzarik gabea. Silabikoa edo melismatikoa izan zitekeen.
Juglareen eta trobadoreen musika
Juglareak, trobadoreak, troberoak, goliardoak eta minnesängerrak Erdi Aroko musikari eta olerkariak ziren, Europako gorte feudaletan ibiltzen zirenak, gorteko maitasunari abestuz eta euren musika-tresnak joz, jaunak atsegintzeko.
Juglareak herri jatorriko pertsonak ziren, urruneko gudu istorioak kontatzen zituzten abeslari eta txerpolariak. Finenak Frantziako hegoaldeko trobadoreak ziren, nobleak eta ikasiak gehienak, euren poemak latinez ez, baizik euren herrietako erromantzeetan idazten zituztenak. Iparraldeko troberoek (Ricardo Corazón de León), minnesängerrek alemanez idazten zuten eta trobadoreek Proventzako hizkuntzan. Akitaniako Gillermo IX.a izan zen lehen trobadore ezaguna.