Erdialdeko Euskara: Ezaugarriak eta Bereizgarriak

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,41 KB

Erdialdeko Euskara: Sarrera

Koldo Zuazoren sailkapenaren arabera, erdialdeko euskara (edo gipuzkera) euskalki bizia da. Euskararen lurraldearen erdigunea hartzen du, batez ere Gipuzkoan (Irundik Debaraino, Donostia, Tolosa, Azpeitia eta abar) eta Nafarroako zati batean (Leitza eta Lekunberri ingurua). Euskara batutik Bizkaiko euskalkia baino hurbilago dago.

Euskalkiaren ezaugarri nagusiak

Hauek dira euskalki honen ezaugarri fonologiko, morfologiko eta sintaktiko nagusiak:

Fonologia (ahoskera)

  • J ahoskatzeko gaztelaniazko era erabili ohi da (jan, jauna). Beste euskalki batzuetan y erabiltzen dute (yan, yauna).
  • Oso ohikoa da R bokal artean galtzea: geo (gero), lanea (lanera).
  • G kontsonantea ere erraz erortzen da bokalen artean: euzki (eguzki), nausi (nagusi).
  • Kontsonante bustiak (LL, Ñ) oso arruntak dira: ollo, billatu, iñor.

Morfologia (aditza eta deklinabidea)

  • NONDIK atzizkia: -tikan erabiltzen da, -tik hutsa baino gehiago (etxetikan, menditikan).
  • Hitzei -a itsatsia kentzeko joera dago: anai, giltz (euskara batuan anaia, giltza).
  • NOR aditzetan -e- bokala hartzeko ohitura dago: gea (gara), zea (zara), zeate (zarete).
  • NOR-NORK orainaldiko adizkietan -e- da ezaugarria: nik det, zuk dezu, guk deu, zuek dezute.
  • Aditzetan -zue amaiera -zute bihurtzea normala da (dakizute, dezute).
  • JOAN aditzean nijoa edo zijoan bezalako formak erabiltzen dira (euskara batuan noa, doa).
  • NOR eta NORK plurala ez dira desberdintzen: biak -ak dira (mutilak etorri dira / mutilak egin dute).

Sintaxia (joskera)

  • Bai/Ez erantzuna duten galde-perpausetan al partikula erabiltzen dute: gaur etorriko al dira?

Lexikoa (hitz bereizgarriak)

Erdialdeko euskararen hiztegia euskara batuak darabilenetik oso hurbil dago eta hitz bereizgarri gutxi ditu.

Entradas relacionadas: