Eredu Atomikoak: Dalton, Thomson, Bohr eta Mekano-Kuantikoa

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,54 KB

Eredu Atomikoen Bilakaera: Daltonetik Mekano-Kuantikora

Daltonen eredu atomikoaren arabera, elementu berdin baten atomoak berdinak dira osotasunean (ezaugarri berdinak), eta elementu bateko atomoak zatiezinak dira. Elementu desberdinetako atomoek, berriz, propietate desberdinak dituzte. Eredu honen arabera, molekulak atomoen elkarketa sinpleak dira. Gainera, materia partikula aldaezinez eratuta dagoela aipatzen zuen (Ar(P)=31 u).

Thomsonen Eredua: Elektroien Aurkikuntza

Thompsonen arabera, atomoa elektroiz osatutako karga positiboko masa trinkoa da. Thomsonek elektroia aurkitu zuenez (izpi katodikoaren esperientziarekin), Daltonen teoria deuseztatu egin zen, atomoa ez zela unitate partikula eta zatigarria zela esanez.

Bohr-en Eredua: Energia Mailak

Bohr-en ustez, atomoa nukleoaz eta geruza elektronikoz osatuta dago. Nukleoa atomoaren erdialdean dago eta bertan protoiak eta neutroiak daude; geruzak, aldiz, nukleoaren inguruan biraka dabiltza eta bertan elektroiak daude. Esaten zuen elektroiaren energia kuantizaturik dagoela, hau da, kantitate jakin bat dela. Aldi berean, elektroiek posizio jakin batzuk izan behar dituzte eta orbita zirkularretan desberdintzen dira. Orbita hauek "Energia Mailak" deitzen dira eta n letraren bidez erakusten dira. Elektroiek energia maila batetik bestera pasatzeko, energia xurgatu edo igorri behar dute. Kasu hauetan, elektroiek energia lortzen dutenean, egoera kitzikatu batean daudela esan ahal dugu, hau da, elektroiak nukleotik urrunago daude, geruza batetik hurrengo geruzara saltatzen baitute.

Eredu Mekano-Kuantikoa: Orbitalak

Eredu mekano-kuantikoaren arabera, Bohr-en eredua baztertu egin zen, ez baitzuen azaltzen zergatik zegoen energia-maila edo geruza bakoitzean energia zehatz bat. Ikertu zuten elektroiek uhin batzuk proiektatzen zituztela. Orduan esan ahal zen elektroiak mugitzen daudela eta energia eramaten duten uhinak direla.

Teoria honek Bohr-en ereduko orbitak deuseztatzen zituen. Kasu honetan, geruza hauei orbital izena eman zitzaien eta geruza batzuk zirela baieztatu zen, esateko, geruza bakoitzean oso handia zela energia-kantitate zehatzeko elektroi bat aurkitzeko probabilitatea.

Zenbaki Kuantikoak

  • n: zenbaki kuantiko nagusia, orbitalen energia kantitatea.
  • l: orbitalaren forma eta bakoitzaren energia maila determinatzen du.
  • ml: orbitalak espazioan duen orientazioa deskribatzen du.
  • ms: elektroiaren orientazioa deskribatzen du.

Entradas relacionadas: