Eredu Atomikoak: Dalton, Thomson, Rutherford eta Bohr
Clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,78 KB
Thomson-en esperimentua
Esperimentua: Deskarga-hodian katodotik urruntzen ziren partikulek anodoan itzala sortzen zuten: izpi katodikoak.
Aurkikuntza: Izpi katodikoak partikula negatiboz osatuta zeuden: elektroiak (1897).
Thomson-en eredu atomikoa
Atomoa dentsitate uniformekoa zen eta karga positiboa zuen masa esferiko batean tinkaturik zeuden elektroiz osaturik zegoen, multzo osoa neutroa eta egonkorra zelarik.
Akatsak
Rutherford-en saiakuntzarekin atomoa ez zela bete eta trinkoa egiaztatu zen.
Dalton
Aurkikuntza
Dalton-en legea edo proportzio anizkoitzen legea.
Eredu atomikoa
- Elementuak atomoz, partikula aldaezin eta zatiezinez, osaturik daude.
- Elementu bereko atomo guztiak berdinak dira.
- Elementu desberdinen atomoek masa eta propietate desberdinak dituzte.
- Konposatuak elementu desberdinen atomoen bilketaz eratzen dira.
XIX. mendearen erdialdean gasen eroankortasun elektrikoa ikertzen hasi zirenean atomoak beste partikula batzuez osatuta zeudela eta isotopoak ere existitzen zirela egiaztatu zen.
Rutherford
Esperimentuak
Urrezko xafla oso mehe bat bonbardatu egin zuen alfa partikulaz.
- Alfa partikula gehienek ia desbideratu gabe zeharkatu zuten xafla.
- Zenbait alfa partikulak (%0,1ek) xafla zeharkatu eta desbideratu ziren.
- Partikula gutxi batzuk errebotatu egiten zuten xaflan.
Aurkikuntzak
- Nukleotik urrun pasatzen diren alfa partikulak ez dira desbideratzen, geruza elektronikoak ez baitie ia inolako eraginik egiten.
- Nukleotik hurbil pasatzen diren alfa partikulak desbideratu egiten dira, nukleoaren aldarapen elektrostatikoak eragiten baitie.
- Nukleoarekin aurrez aurre talka egiten duten partikulek errebotatu egiten dute, eta bortizki aldaratuak dira, zeinu bereko kargak baitira.
Eredu atomikoa
- Masarik gehiena eta atomoaren karga positibo guztia erdialdean dagoen eskualde oso txiki batean kontzentraturik dago: nukleoan.
- Nukleoa baino askoz handiagoa den atomoak geruza elektronikoa badu. Eskualde honetan elektroiak daude nukleoaren inguruan orbita zirkularrak eginez.
- Atomoa neutroa da, elektroien eta protoien kopuruak berdinak baitira.
Akatsak
- Elektroiak orbita zirkularretan higitzen dira; beraz, azelerazio normala dute. Fisika klasikoaren arabera higitzen ari den karga batek etengabe energia igorri behar du. Hau dela eta, elektroiek energia galduko lukete eta nukleora eroriko lirateke nukleoarekin talka egin arte.
- Elektroiak orbita posible guztietatik pasatu beharko zukeen, espiral bat deskribatuz; beraz, igorritako erradiazioak jarraia izan behar zukeen. Geroago elementuen igorpen espektro atomikoak ez-jarraiak zirela egiaztatu zen.
Bohr-en eredua
Eredu atomikoa
- Atomoaren barnean, elektroiaren energia kuantizaturik dago.
- Elektroiak orbita zirkularrak egiten ditu nukleoaren inguruan. Orbita horietako bakoitza egoera egonkor edo energi maila baimendu bati dagokio, n.
- Elektroiak energi maila baimenduetan elektroiaren momentu angeluarra...
- Elektroia energi maila batetik bestera pasatzen denean soilik xurgatzen edo igortzen da energia.
- Espektrografoen bereizmena handiagotzean, espektroko lerro batzuk bikoitzak zirela ikusi zuten.
- Espektroa lortzen ari zen bitartean substantzia eremu magnetiko bortitzaren eraginpean jarriz, lerro espektral batzuk beste zenbait lerrotan banantzen zirela ikusi zen.
Elementu kimikoak:
Alkalinoak: s1
Lurralkalinoak: s2
3B taldekoak: p1
Karbonoideak: p2
Nitrogenoideak: p3
Kalkogenoak: p4
Halogenoak: p5
Gas nobleak: p6