Eremu Fisikoak: Definizioa, Motak eta Gradientea
Clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 1,42 KB
Eremu Fisikoak: Definizioa eta Motak
Espazioaren zonalde bateko puntu bakoitzean magnitude fisiko batek balio bat hartzen badu, eremu bat dugula esango dugu.
Eremu Motak
Eremu Eskalarrak
Eremua definitzen duen magnitudea eskalarra da.
Adibide ezagunak:
- Tenperatura eremua
- Presio eremua (biak meteorologian asko erabiliak)
Eremu Bektorialak
Eremua definitzen duen magnitudea bektoriala da.
Aurten ikasi behar ditugun eremuak mota honetakoak izango dira:
- Eremu grabitatorioa
- Eremu elektromagnetikoa, etab.
Eremuen Ezaugarriak
Eremu Uniformea
Eremu bat uniformea dela esaten da bere puntu guztietan balio berdinak baditu.
Adibidez: grabitatea gure gelan.
Eremu Konstantea
Eremu bat konstantea da magnitude fisikoaren balioak ez direnean aldatzen denborarekiko.
Adibidez: igerileku baten uretan dagoen presio hidrostatikoa.
Eremu Eskalar baten Gradientea
Eremu eskalar baten gradientea bektore bat da. Bektore horrek eremuko edozein puntutan magnitude eskalarraren aldaketa maximoa espazioarekiko adierazten du, zein norabide eta zein norantzan gertatzen den adieraziz.
Adibidez: mapa batean altuera sestra kurben bitartez adierazten badugu (eremu eskalarra), bere gradienteak puntu bakoitzean dagoen aldapa maximoa adierazten du.