Eremu Grabitatorioa eta Gainazal Ekipotentzialak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,78 KB

Eremu grabitatorio, gainontzeko indar-eremuak bezala, indar-lerro eta gainazal ekipotentzialen bidez adierazi daiteke.

EREMU LERROAK

Puntu bakoitzean eremu grabitatorioaren intentsitate bektorearen norabidea indar-lerroen tangentea da, etanoranzko berekoa. Bestalde, eremu-lerroen dentsitatea eremu-lerroekiko perpendikularra den gainazalaren azalera-unitatea zeharkatzen duten lerroen kopurua da, eta eremu grabitatorioaren moduluaren proportzionala da.

GAINAZAL EKIPOTENTZIALAK

Balio bereko potentzial grabitatorioaduten puntuak biltzean, gainazal ekipotentzialakderitzen gainazalak lor ditzakegu.

  • Gainazal ekipotentzialak eremu-lerroen perpendikularrak dira edozein puntuan.
  • Masa bat gainazal ekipotentzial bereko puntu batetik bestera eramatean eremugrabitatorioak egiten duen lana nulua da.

W= m (VA-VB)=0

Masa puntualaren kasuan, potentzialak balio bera du masatik distantzia berdinera dauden puntu guztietan. Beraz, gainazal ekipotentzialak zentroa masan duten esfera zentrokideak dira.




Eremua: espazioaren benetako edo irudizko perturbazioa da, eta puntu bakoitzari magnitude baten balioa esleituz zehatz daiteke.

Indar eremuak:espazioko eskualde batean indar-eremu bat dago, baldin eta eskualde horretan probako gorputz bat jartzean gorputz horrek indar bat jasaten badu.

Eremu grabitatorioa: Gorputz batek, masa duelako, bere bere inguruko espazioan sortzen duen perturbazioari eremu grabitatorioa deritzo. Espazioko eskualde horretan kokatutako beste edozein masak elkarrekintza du eremuarekin eta indar grabitatorioa jasaten du. Espazioko puntu bateko eremu grabitatorioaren intentsitatea(g), berriz, puntu horretan kokaturiko masa-unitetaeak jasango lukeen indarra da.

Beraz, SI sisteman, eremu grabitatorioaren intentsitatearen unitatea newton kilogramoko da (N/kg)

Eremu grabitatorioaren balioa g den puntuan m masak jasaten duen indarra, honako hau da:

F=m.g

MASAPUNTUALEDOESFERIKOBATEKERATUTAKOEREMua

Masa puntual baten eremu grabitatorioak honako propietate hauek ditu:

  • Erradiala da eta distantziaren karratuaren arabera txikiagotzen da. Eremu grabitatorioa eremu zentrala da.
  • g bektorea beti da eremua sortzen duen partikularanzkoa. Hau da, indar grabitatorioak beti diraerakarleak.

Adibidea: Lurraren eremu grabitatorioa

Lurraren eremu grabitatorioa: lurrak bere inguruko espazioan eragiten duen asaldura edo perturbazioa da, masa izate hutsagatik eragiten duena.

Lurraren eremu grabitatorioaren intentsitatea:

lurraren gainazalean g-ren balioa g0= 9,8 N/kg da.

Gorputzen pisua:p, lurrak gorputz horren gainean eragiten duen erakarpen indarra da. Honela erlazionatuta dago eremu grabitatorioaren intentsitatearekin:

P=m.g

Entradas relacionadas: