Eremu Magnetikoa eta Indar Magnetikoak: Oinarrizko Legeak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB

Korronteek Sortutako Eremu Magnetikoa

a) Korronte zuzen eta infinitua

Irudian I korronte batek a distantziara dagoen puntu batean sortutako eremu magnetikoa adierazten da.

  • Eremu magnetikoaren modulua, edozein puntutan, I intentsitatearekiko zuzenki proportzionala da eta puntua eta eroalearen artean dagoen a distantziarekiko alderantzizko proportzionala.
  • Eremuaren norabidea eroalearekiko perpendikularra da.
  • Bere noranzkoa eskuin-eskuaren arauaz zehazten da.

b) Korronte zirkularra

R erradioko espira edo eroale zirkular baten zentroan sorturiko eremu magnetikoa, bertatik I korronte-intentsitateak zirkulatzen duenean, Biot-Savart-en legearen bidez kalkulatzen da: B = μ₀I / 2R.

  • Eremu magnetikoaren modulua, edozein puntutan, I intentsitatearekiko zuzenki proportzionala da eta espiraren R erradioarekiko alderantzizko proportzionala.

Eremu Magnetiko Uniformea: Higitzen Ari Den Karga Baten Gaineko Indarra

Lorentz-en Legea

Higitzen ari den karga puntual baten gaineko indarra (Lorentz-en indarra) honako ezaugarriak ditu:

  • Karga pausagunean badago, eremuak ez dio inolako indarrik eragiten.
  • Kargaren balioaren, |q|, proportzionala da.
  • V abiaduraren perpendikularra da.
  • Lorentz-en indarra deritzon legean bil daitezke: F = q(v x B).
  • Lorentz-en indarraren norabidea v x B biderkadura bektorialak determinaturikoa da.

Korronte-Elementu Baten Gaineko Indar Magnetikoa

Barnetik korronte elektrikoa zirkulatzen ari den eroaleak indar bat jasaten du eremu magnetikoan kokatuta dagoenean. Indar hori eremu magnetikoak korrontea osatzen duten kargei egindako Lorentz-en indar guztien erresultantea da.

Korronte Paraleloen Arteko Indarrak

Ampèrek bi korronte paraleloren arteko indar magnetikoak aztertu zituen eta honetaz ohartu zen:

  • Korronte elektrikoak noranzko berekoak direnean, hariek elkar erakarri egiten dute.
  • Korronteak aurkako noranzkokoak izatean, ostera, elkar aldaratu egiten dute.

Korronte elektriko batek eremu magnetikoa sortzen du bere inguruan, Biot-Savart-en legeaz kalkula daitekeena. Bestetik, eremu magnetiko batean korrontea daraman eroale bat sartuz gero, indar magnetiko bat eragingo dio eremuak eroaleari (Lorentz-en legea): F = I(L x B).

Ampere Unitatearen Definizioa

Bi korronte paraleloren arteko elkarrekintzatik abiatuz, korronte-intentsitatearen unitatea defini daiteke SI sisteman. Unitate horri Ampere deritzo.

Entradas relacionadas: