Erlatibagarritasuna Euskaraz: Izen Sintagmak eta Kasu Markak

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,46 KB

Euskarazko izen-sintagma bakoitzak kasu-marka izan ohi du perpausean betetzen duen zereginaren arabera. Kasu-marka horrek sintagma hori Nork, Nori edo Non den esango digu. Kasu-marka hura euskaraz izen-sintagmari itsatsita doakio. Beraz, perpaus erlatiboan osagai bat isilpean geratzen bada, hutsune hura ere kasu-markari dagokio. Isilpean, sintagma osoa geratuko da, atzizki eta guzti.

Adibideak

  • Absolutiboa (Nor Kasua)

    Atzo hasi nituen etxeko lanak ez ditut amaitu.

    Kasu honetan, sintagma absolutiboa isilduko litzateke, hots, Nor kasua.

  • Datiboa (Nori Kasua)

    Coca-Cola erori zaion umea batu barik joan da.

    Kasu honetan, aurrekoan ez bezalaxe, isilpean dagoen osagaia izen-sintagma datiboa izango da.

  • Ergatiboa (Nork Kasua)

    Telebista lapurtu duten lapurrak etxeko leihotik sartu dira.

    Azkeneko adibide honetan, isilpean dagoen izen-sintagma ergatiboaren kasu-markaduna izango da.

Erlatibatzearen Arazoak eta Interpretazioa

Kasu batzuetan, azalduriko erlatibatze modu horrek arazoak emango dizkio perpausaren interpretazioari. Izan ere, zenbaitetan ez da erraza isilpekoaren kasua edo postposizioa zein diren jakitea. Esaterako:

Gizonak bere emaztearengatik bizia emango luke.

Emaztea maitagarria da.

Bi perpaus hauek elkartzean, emaztea DetS-ri itsatsiko zaio. Horretarako, emaztearengatik osagaia isilpean utziko genuke:

Gizonak bizia emango lukeen emakumea maitagarria da.

Perpaus hau, nahiz eta zuzena izan, ezinezkoa izango da interpretatzea, ez baitu testuinguru argirik.

Hala ere, elkarketa alderantziz egitean, akatsik gabeko beste perpaus bat izango genuke. Perpaus horrek, ordea, ez luke esanahi berdina izango.

Gizonak maitagarria den emaztearengatik bizia emango luke.

Erlatibagarritasun Mailak

Beraz, ez da beti posiblea izango erlatibatzea. Horregatik, erlatibagarritasun mailen inguruan mintzatuko gara. Isilpeko osagaiaren erreferentziatik, perpaus txertatuan zer funtzio betetzen duen jakin beharko da. Berreskuratze hura zenbat eta errazagoa izan, orduan eta onargarriagoa izango da perpausa. Hau da, ez da gauza bera isildutako osagaiari dagokion atzizkia bat edo beste izatea. Ez da berdin isildutakoa aditzaren argumentua izatea edo bestelako zirkunstantzial bat izatea.

Entradas relacionadas: