Erliebe Motak Espainian: Karstikoa, Buztintsua eta Bolkanikoa
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,42 KB
Erliebe Karstikoa
Lapiaz edo lenarrak: Ildaska eta zulo estuak dira, gehienetan horma puntadunez banatutakoak. Zonalde makurretan eta landaretza gutxikoetan agertzen dira.
Dolina edo torkak: Zirkulu formako sakonuneak dira.
Poljeak: Jatorri endorreikoa eta hondo laua duten sakonuneak dira, gehienetan luzangak izaten dira.
Arroila, haitzarte, meaka, foz edo ateak: Haran estua edo haitz arteko igarobide sakona da. Gehienetan, hondoan erreka bat igarotzen da.
Kareharriaren barnetik ura pasatzean, forma endokarstikoak sortzen dira:
- Haitzuloak: Estalaktitak eta estalagmitak.
- Ponorra: Ur-korronte bat lurpera sartzen den zulo edo sarbegia.
- Leize-zuloa: Haitzuloen sabaiak erortzean osatutako galeria erraldoiak.
Paisaia karstikoen adibideak: Larrako mendigunea edo Hiri Sorgindua.
Buztin Eremua
Aro Tertziarioan eta Kuaternarioan arro edo sakonune kontinentaletan metatu ziren harri bigunek osatzen dute, nagusiki. Buztin eremua barnealdeko arro sedimentarioetan eta Ebroren eta Guadalquivirren sakonunetan hedatzen da. Horrez gain, buztinak estaltzen ditu mendien arteko sakonuneak, adibidez, Guadiana ibaiaren arroa eta Mediterraneoko kostaldeko alubioi-lautada.
Zonalde horietako sedimentazioa alpinoaren ondorengoa izan zen, eta geruza horizontalak nagusitzen dira. Higadurarekin lautada zabalak sortu dituzte, eta erliebe tabularra deritzona eratu.
Muino Lekukoak
Landaretzarik ez dagoen lurretan, urak ildoak sor ditzake hegal edo mazeletan: lubakiak eta badlands-ak. Ohikoak dira Iberiar penintsularen hego-ekialdean. Geruzak apur bat tolestuta badaude eta material bigunak eta gogorrak txandakatzen badira, erliebe alpinoa sortzen da.
Sumendi Eremua
Harri bolkanikoek (adibidez, basaltoak) osatzen dute. Kanariak eta Espainiaren zati batzuk hartzen ditu eremu honek; adibidez: Olot (Girona) eta Gata lurmuturra (Almeria).
- Sumendi-konoa: Erupzioetan isuritako materialen metaketaz sortutakoa da.
- Galdarak: Higaduraren, hondoratzeen edo leherketen ondorioz sortuak dira, eta uharte guztietan aurki daitezke.
Badira lurpean hoztutako material batzuk, geroago higadurak azaleratu dituenak. Dikeak edo rokeak dira horien adibide onenak.